Txantiloi:2013-22 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Munduko Gazteen XXVI. Topaketa Eliza Katolikoak 1980ko hamarkadatik antolatzen dituen Munduko Gazteen Topaketa izeneko pastoral-jardunaldi masiboetako bat izan zen, 2011ko abuztuaren 16tik 21era Madrilen ospatu zena, Kristorengan errotuak eta oinarrituak, sendo sinesmenean lelopean. Ekitaldi nagusietan Benedikto XVI.a aita santuaren presentzia izan zen, milioika pertsona bilduz bere ekitaldietan. Modu ofizialean izena emandako pertsonak 500.000tik gora izan ziren, 193 herrialde ezberdinetakoak eta horietatik 1000 inguru Euskal Herrikoak. Beste alde batetik, jardunaldiak kritikak eta manifestazioak eragin zituen Eliza Katolikoaren sektore zenbaiten nahiz elkarte laikoen aldetik; eta topaketako parte hartzaileen eta ekitaldiaren aurkako manifestarien artean liskarrak ere izan ziren. Espainiar estatuko instituzio nagusienek, euren aldetik, erabateko laguntza eta babesa eman zioten jardunaldiari, ustez topaketak ekarri behar zituen etekin ekonomikoak nabarmenduta eta estatuaren interesak aldarrikatuta.