Txantiloi:2013-23 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Walter Elias Disney (1901eko abenduaren 5, Chicago, Illinois - 1966ko abenduaren 15, Burbank, Kalifornia) Ameriketako Estatu Batuetako zinema ekoizle, zuzendari, gidoigile eta ahozko aktorea izan zen. Roy O. Disney anaiarekin batera Walt Disney Productions enpresa eratu zuen, gaur egun The Walt Disney Company izenekoa, munduko ikuskizun konpainia handienetakoa. Walt Disneyk eta haren langileek munduko marrazki bizidun famatuenetakoak sortu zituzten, haien artean Disneyren alter egoa omen den Mickey sagua. Bere lanek sari andana jaso zuten. Guztira, 59 aldiz nominatu zuten Oscar sarietarako eta horietatik, 26 irabazi zituen, urte batean 4 sari irabaztera ere iritsiz. Gainera, 7 Emmy sari ere jaso zituen. Baina horretaz gain, urrats berriak eman zituen umeentzako parkeetan, Disneyland eta Walt Disney World sortuz besteak beste.