Illinois

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Illinois
State of Illinois

Ameriketako Estatu Batuak Ameriketako Estatu Batuetako estatua
Illinoiseko bandera
Bandera
Illinoiseko zigilua
Zigilua
Ezizena: Land of Lincoln (Lincolnen Lurra)
Goiburua: State sovereignty, national union
Hiriburua Springfield
Hiri handiena Chicago
Eremua 140,998 km²
Biztanleria 12,831,970 (2006)
Dentsitatea 86.27 bizt / km²
Map of USA IL.svg
Gobernadorea Pat Quinn (D)
Senatariak Richard Durbin (D)
Mark Kirk (R)
Laburdura
ISO 3166-2
Ill.
US-IL
www.illinois.gov

Illinois Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako erdialdean kokatutakoa. Springfield du hiriburua baina hiri garrantzitsuena Chicago da. Guztira 12.5 milioi biztanle inguru ditu estatuak.

Eduki-taula

Inguru naturala eta klima[aldatu]

Chicago hiriaren ikuspegia.

Ipar-ekialdean Michigan lakuak eta mendebalean Mississippi ibaiak mugatzen dute. Estatuko biztanleen % 62 Chicagon bizi da.

Kontinentala da klima, uda luzeak, beroak eta hezeak ditu; neguak hotzak izaten dira. Haizeak ekaitz ugari eragiten ditu, udaberrian eta uda bukaeran gogorrenak.

Historia[aldatu]

Kaskias, sacs eta fox ziren bertako amerindiar talde nagusiak kolonizatzaileak iritsi zirenean. 1763an Frantziak Ingalaterrari eman behar izan zion lurralde osoa. 1818tik AEBetako hogeita batgarren estatua da.

Ekonomia[aldatu]

Industria eta garraiobideak oso aurreratuta daude, eta Estatu Batuetako estaturik garatuena da nekazaritzan eta abere hazkuntzan. Nekazaritzak garia, artoa, garagarra, oloa eta soja lantzen du batez ere. Industria mota nagusiak: burdingintza, elektronika, makina eta ibilgailu industria, kimika eta petrokimika.

Illinoisen mapa.

Pertsonaia ezagunak[aldatu]

Ikus, gainera[aldatu]

Kanpo loturak[aldatu]


Geografia
Ameriketako Estatu Batuak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak[aldatu]