Txia-txia hizkuntza
Wikipedia(e)tik
| Txia-txia 바하사 찌아찌아 |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Indonesia | |
| Eskualdea: | Buton uhartea, Sulawesi | |
| Hiztunak: | 80.000 inguru (2005ean)[1] | |
| Hizkuntza familia: | Austronesiarra Malaysiar-polinesiarra Malaysiar-polinesiar nukleokoa Indo-melanesiarra Butondarra Txia-txia |
|
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | ez du | |
| ISO 639-2: | ez du | |
| ISO 639-3: | cia
|
|
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Txia-txia hizkuntza (hangul alfabetoan: 바하사 찌아찌아, ahoskera: [tʃɪa-tʃɪa]) austronesiar hizkuntza bat da, butonera izenez ere ezaguna, Buton uharteko hegoaldeko muturrean dagoen Bau-Bau hirian mintzatua. Sulawesi uhartearen (Indonesia hego-ekialdean dago Buton uhartea. 2005ean, 80.000 bat hiztun zituen.
Hizkuntza horretan apenas idatzi den ezer, oraingoz ez baitu idazteko sistema arauturik. Koreeraren hangul alfabetoa ezartzeko saiakera bat abiatu da 2009. urtean.[2] Europako hizkuntza nagusietan, txia-txia hizkuntzaren izena «cia-cia» transkribatzen dute latindar alfabetora. Hala ere, euskarara zuzenean transkribatuta «txia-txia» da, horrelaxe ahoskatzen delako izen hori hizkuntza hartan bertan.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Ethnologue webguneko orria, txia-txiari buruzkoa.
- ↑ Lee Tae-hoon: Quest to Globalize 'Hangeul' Raises Questions, The Korea Times, 2010-01-27.