Txikipedia:Aimar Oroz

Wikipedia, Entziklopedia askea


👶
Jaiotza
2001eko azaroaren 27a
Iruñea
🔨
Lanbidea
futbolari
📷
Aimar Oroz futbol taldearen eskutua

Aimar Oroz Huarte, (2001eko azaroaren 27a) Arazurin (Nafarroan) jaiotako futbol jokalari bat da. C.A.Osasuna taldean jokatzen du.  22 zenbakiarekin jokatzen du. Eskuin hankarekin jolasten du. 21 urte ditu orain. 1,77 m neurtzen du eta 70 kg da bere pisua. Bere ezizena “txoria” da.

Osasuna B[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aimar, 2014 urtean hasi zen Osasunan jokatzen, hori baino lehen, Sanduzelai Ikastola zen bere taldea. Erdilari posizioan jokatzen du. Osasunaren hainbat kategorietan egon zen, Osasuna B taldera iritsi arte. 2018-2022 urteetan egon zen han. Lehen mailara 2019 urtean iritsi zen baino oraindik 3 urtez gehiago egon zen bigarren taldean.

C.A.Osasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021-2022 denboraldian, hainbat partidu jokatu zituen bai Osasuna B taldean eta bai Osasuna lehen taldean. 2022-2023 denboraldian berriz, lehen taldean jokatu ditu partidu guztiak, lehen mailan.

Selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainako futbol selekzioan ere jolastu du. Deitua izan zen 2 partidu jolasteko. 2022ko irailaren 23an eta 27an jolastu zuen.

Golak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aimar Orozen herriko gaztelua

17 gol sartu ditu Osasuna B eta Osasuna lehen taldean. 14 gol Osasuna B taldean eta 3 gol Osasuna lehen taldean.

Beste datu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskeraz hitz egiten duenez, ikastola askotara bere historia kontatzera eta euskararen erabilera sustatzera joaten da. Ikastola hautetatik bat Paz De Ziganda ikastola da.[1] [2] 

Erreferentziak                                                                                                                                                         [aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Aimar | CA Osasuna - Web Oficial» Aimar | CA Osasuna - Web Oficial (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  2. Aimar Oroz. 2023-01-13 (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).

                                                                                                                                                         [aldatu | aldatu iturburu kodea]