Txikipedia:Anne Etxegoien

Wikipedia, Entziklopedia askea

Anne Etxegoienfrantses grafiaz Anne EtchegoyenDonapaleun, Nafarroa Beherean, 1980an jaio zen. Euskal Herriko kantautore eta abeslaria da. Euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz kantatzen du. Lau disko atera ditu: bi bakarlari gisa, eta beste bi Aizkoa koruarekin. Frantzian arrakasta handia izan du, 2012an Le Chœur du Village («Herriko Abesbatza») dokumental saileko seigarren eta azken atalean hainbat talderekin kantatu eta gero. France 3 telebista kateak eman zuen sail hori, 2013an.

Era berean, fama handia hartu du hiru aldiz ospakizun handietan Marseillesa frantses himnoa kantatu izanagatik. 2003an Parisen munduko atletismo txapelketetan, 2009an munduko saskibaloi txapelketan, eta 2010ean Frantziaren eta Argentinaren arteko errugbi partidan Montpellierren.

Etxegoienen azken diskoa, Les Voix Basques, urrezko diskoa izan da Frantzian. 60.000 kopia baino gehiago saldu dira. Kontzertuak munduko hainbat herrialdetan egin ditu: Argentinan, Ameriketako Estatu Batuetan, Ingalaterran, Irlandan eta Espainian. Bira bat egiten ari da hainbat herrialdetan barrena, Basque eta Paz Tour izenekoa.