Donapaleu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Donapaleu

 Nafarroa Beherea
Donapaleuko eliza.
Donapaleuko eliza.

Donapaleuko armarria

Izen ofiziala Saint-Palais
Estatua
Eskualdea
Departamendua
Barrutia
Kantonamendua
Frantzia
Akitania
Pirinio Atlantikoak (64)
Baiona
Donapaleu (burua)
Auzapeza Jean-Jacques Loustaudaudine (2008-2014)
Herritarra donapaleutar
Koordenatuak 43°19′45″N 1°1′57″W / 43.32917°N 1.03250°W / 43.32917; -1.03250Koordenatuak: 43°19′45″N 1°1′57″W / 43.32917°N 1.03250°W / 43.32917; -1.03250

Donapaleu kokapena.png

Eremua 7,44 km2
Garaiera 67 m
Distantzia 30 km Donibane Garazira
Posta kodea 64120
INSEE kodea 64493
Biztanleria 1,862 bizt. (2010)
Dentsitatea 0,25 bizt./km²
Sorrera XIII. mendeko herri berria

Donapaleu[1] Nafarroa Behereko udalerria da, Amikuze eskualdeko herriburua.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A-64 autobidearen 4. Sinnbild Autobahnausfahrt.svg irteera Donapaleukoa da. Udalerriak RD-8, RD-11, RD-302, RD-511, RD-933 eta RD-2933 errepideek zeharkatua ere bada.

Hiruak-Bat, SNCF eta Bidegain konpainiek autobus zerbitzuak eskaintzen dituzte Donibane Garazi, Baiona, Akize eta Orthezeraino.

Hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donapaleu Arbailetan jaiotako Biduzek ez ezik bere ibaiadarrak diren Behotegi eta Eiheratxar errekak ere zeharkatua da.[2]

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mendebaldea
  • Ekialdea

Garrüze Donapaleuko udalerriaren zati izan zen 1967ko urtarrilaren 1etik 1997ko urtarrilaren 1 arte.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko izena Iriberri bazuen ere, egungo Donapaleu izena 926an Kordoban martirizatutako Done Pelaio kristau santuaren izenetik datorkio.[3]

Frantsesezko Saint-Palais izenak itxura hauek izan ditu:

Okzitanieraz Sent Palai izena du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIII. mendearen hasieran Nafarroako erregeak Iriberri izeneko hiribildua sortu zuen eskualdeko epaitegi eta kartzela ezartzeko (egungo Gambetta karrikan zeuden). Horrexegatik errege armarria eman zion.

1351an Karlos II.a Nafarroakoak hiribilduari moneta xehatzeko eskubidea eman zion, 1672 arte langia martxan izango zena.

Joanes III.a Nafarroakoak 1472an foruak eman zizkion: ostiraletako azoka, ardi-azoka neguko asteazkenero eta Pazko astelehenean zaldi-azoka.

XVI. mendean Gaztelako Erresumak Nafarroa konkistatu zuenean, Henrike II.ak bertan Nafarroako Gorteen egoitza plazaratu zuen, Luis XIII.a Frantziakoak Pauera eramango zuena.

Errege jauregia udaletxe bihurtu eta Donejakue bideari esker herria garatu zen. Luis XVI.a Frantziakoak 1784ko azaroan ediktu argitaratu eta Arrozen zegoen Utziat hospizioa, Izuran zegoen Haranbeltz hospizio eta Donapaleun bertan zegoena desegin eta Donapaleun ospitalea eraiki zuen, «Nafarroako gure Erresumaren hiriburua zelako».[9]

1790eko martxoaren 4eko Legeak Frantziako departamenduak eta barrutiak sortu zuen. Era horretan, Ipar Euskal Herria eta Bearnok Behe Pirinioak izeneko departamendua sortu zuten. Ipar Euskal Herrian hiru barrutiak sortu zituen: Maule, Donapaleu eta Ustaritze. Lapurdin egindako gehiegikeriak zirela eta egoitza Ustaritzetik Baionara aldatu zuten. Direktorioak izenen aldaketa bultzatu zuen iraultzaileak izan zitezen. Horrexegatik Donibane Garazi Nive-Franche, Ustaritze Marat-sur-Nive (Marat zela eta), Itsasu Union, Arbona Constante, Baigorri Thermopyles (Termopiletako gudua zela eta), Donapaleu Mont-Bidouze, Luhuso Montagne-sur-Nive, Donibane Lohizune Chauvin-Dragon, Ainhoa Mendiarte eta Zuraide Mendialde bihurtu ziren.

Donapaleuko barrutia[4] Bidaxune, Akamarre, Garrüze, Iholdi, Larzabale, Ortzaize, Baigorri, Donibane Garazi, Donamartiri eta Donapaleuko kantonamenduek osatu zuten. Bestetik, Donapaleuko Kantonamenduak Aiziritze, Amendüze-Unaso, Arberatze-Zilhekoa, Arboti-Zohota, Behaskane-Laphizketa, Gamue-Amikuze-Zohazti, Gabadi, Ilharre, Larribarre-Sorhapürü, Ostankoa, Donapaleu bera eta Uhartehiri udalerriek osatua izan zen.

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agintaldia Alkatea Alderdia Lanbidea
1995-2014 Jean-Jacques Loustaudaudine

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
730 747 890 1.133 1.354 1.445 1.619 1.741 1.784
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
1.645 1.579 1.683 1.697 1.882 1.907 1.983 1.957 1.949
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
1.836 1.861 1.856 1.738 1.744 1.741 1.772 1.783 1.745
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2006 - -
1.840 2.164 2.128 2.097 2.055 1.701 1.874 - -

Oharra: 2006ko biztanleria INSEEk emaniko behin-behineko datua da.

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko ekonomia laborantzan dago oinarrituta, Lur-Berri kooperatiba nagusia izanik.[11] Turismoa ere bultzatzen da.[12]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakustaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskararen erabilera (behe-nafarrera) oso zabaldua dago, 1968an udalerriak 1.350 euskaldun zituen, erdigunean biztanleen %50, eta kanpoko auzoak kontuan hartuta, %80.[11]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekipamenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriak haur eskola bi, publiko bat eta pribatu bat (Etxekopar), ikastetxe bat (Léon Bérard[16]) eta nekazal-lizeo pribatu bat (Jean Errekarte lizeoa[17]) ditu.

Osasungintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donapaleutar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: 128. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia (II).
  2. Sandre datu-basea
  3. a b c d e Jean-Baptiste Orpustan "Nouvelle toponymie basque", Presses universitaires de Bordele, 2006, ISBN 2-86781-396-4
  4. a b c d Paul Raymond, "Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque"
  5. Nabarrengoseko notarioak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  6. Lehuntzeko abadairen paperak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  7. José Yanguasek argitaratutako paperak
  8. Direktorioak bultzatutako izenen aldaketa
  9. Jatorrizko hitzak, frantsesez: «étant la Capitale de notre Royaume de Navarre».
  10. Hiri senidetuen urtekaria
  11. a b (Gaztelaniaz) Ainhoa AROZAMENA AYALA: «Donapaleu», Auñamendi Entziklopedia.
  12. Nafarroa Behereko turismo bulegoa
  13. Besta egunak
  14. Mérimée datu-basea
  15. Mérimée datu-basea
  16. Léon Bérard ikastetxearen webgunea
  17. Jean Errekarte lizeoaren webgunea

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Donapaleu Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa