Wikipedia, Entziklopedia askea
Aragoiko armarria

Aragoiko Erresuma Iberiar penintsulako erresuma bat izan zen, Erdi Aroan zehar eta Aro Modernoarenhasieran. Aragoi Karlomagnok Jaka hiriaren inguruan sortutako konderri feudal bat zen hasiera batean. IX. mendearen lehen erdian, Iruñeko Erresumaren menpe geratu zen, eta Iruñeko Erresuma Nafarroako Erresumabilakatu zen geroago.

1035ean Nafarroako Antso III.a erregea hil zenean, Nafarroako Erresuma hiru zatitan banatu zen: alde batetik Iruñea, haren inguruko lurraldeekin eta mendebalderago eta kostalderago zeuden lurralde euskaldunekin; beste alde batetik Gaztela; eta azkenik Sobrarbe, Ribagortza eta Aragoi. Antsoren seme Gonzalok Sobrarbe eta Ribargortza jaso zituen oinordetzan, eta Ramirok, seme ez-legitimoak, Aragoi. Gonzalo, ordea, hil egin zuten handik gutxira, eta haren lur guztiak Ramiro anaiari eman zizkioten. Beraz, Ramiro izan zen Aragoiko errege gisa jardun zuen lehena, "errege" titulua erabili ez zuen arren.

Ramirok Aragoi erresuma burujabe izatea lortu zuen bere anaia, Nafarroako Gartzia III.a Santxitz, garaitu zuenean. Ramiroren seme Antso V.a RamiritzNafarroako Erresuma ere jaso zuen oinordetzan, eta bere burua "aragoiarren eta iruindarren errege" gisa izendatu zuen lehena izan zen. Aragoiko Erresuma hegoalderantz hedatzen joan zen Al-Andalusen lurraldeak konkistatzen zituen heinean. Ondorioz, hiriburua Jakatik Huescara aldatu zuten 1096an, eta gero Huescatik Zaragozara 1118an. 1135ean Alfontso Borrokalaria semerik izan gabe hil ondoren, agintari ezberdinak aukeratu zituzten Nafarroa eta Aragoirentzat, eta handik aurrera, beraz, bi erresumek agintari bera izateari utzi zioten. Gaur egungo Aragoiko eskualde hegoaldekoenak 1285ean irabazi zizkieten musulmanei.

Bartzelonako Konderriarekin bat egitea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aragoiko Erresumaren hedapenik handiena

Aragoiko Erresuma Aragoiko Koroa bilakatu zen 1150ean, Aragoiko Petronila printzesaeta Bartzelonako Erramun Berenger IV.a kondea ezkondu zirenean. Haien semeak, Alfontso II.ak, Aragoiko Erresumaren eta Bartzelonako Konderriaren lurralde guztiak hartu zituen oinordetzan. Aragoiko erregeak "Bartzelonako konde" titulua ere bazuen, eta Aragoiz gain Katalunia ere gobernatzen zuen, baita beranduago Mallorca, Valentzia, Sizilia, Napoli eta Sardinia ere. Aragoiko Erregeak aginte zuzena zuen Aragoin, eta "Proventzako konde", "Bartzelonako konde", "Montpellierko jaun" eta "Atenas eta Neopatriako duke" tituluak ere bazituen. Titulu hauek guztiek lurralde jakin horietan agintzeko eskubidea ematen zioten, eta titulu hauek aldatu egiten ziren lurraldeak irabazten eta galtzen zituzten heinean. XIV. mendean, botere asko galdu zuen erregeak Aragoiko Batasunaren sorreraren ondorioz. Batasun hau Aragoiko nobleek sortu zuten, erregearen aurrean haien interesak defendatzeko.

Aragoiko eta Gaztelako koroen bat egitea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aragoiko erregea eta Gaztelako erregina ezkondu zirenean, Aragoiko koroa espainiar monarkiari batu zitzaion, hau da, bi erresumak batu egin ziren errege-erregina beren agindupean. Bartzelonako kondeek jarraitu zuten Aragoiko koroa eramaten, 1410ean familia oinordekorik gabe geratu zen arte. 1412an, Aragoiko tronua bi urtez hutsik egon ostean, aragoiarrek printze gaztelar bat, Fernando Antequerakoa, hautatzea lortu zuten, katalanak batere ados ez egon arren. Fernandoren ondorengo batek, Joan II.a Aragoikoak (1458-1479), bere oinordeko Fernando Elisabetekin ezkontzea erabaki zuen, Gaztelako Henrike IV.aren oinordeko zenarekin. 1479an Joan II.a hil zenean, Aragoiko eta Gaztelako koroak batu egin ziren, Espainiako Erresumaren oinarria sortuz. Hala ere, Aragoiko lurraldeek mantendu egin zituzten beren legebiltzar eta erakunde administratibo autonomoak, Aragoiko Gorteak, Filipe V.a Espainiakoak Oin Berriko dekretuak aldarrikatu zituen arte Ondorengotza Gerraren ondoren, 1707 eta 1715 artean. Dekretu haien bidez desagerrarazi ziren Aragoiko, Valentziako eta Mallorcako Erresumak eta Kataluniako Printzerria, eta Gaztelarekin bateratu ziren, ofizialki Espainiako Erresuma eratuz. 1711ko Oin Berriko Dekretu berri batek aragoiarren eskubide batzuk berrezarri zituen, hala nola aragoiarren eskubide zibilak, baina erresumaren burujabetza politikoa ez zen itzuli.

Aragoiko Erresumak beste hainbat urtez iraun zuen administrazio-unitate gisa, 1833an gaur egungo hiru probintziatan zatitu zuten arte. Francisco Franco hil ostean, Aragoi Espainiako autonomia-erkidego bilakatu zen 1982an.