Wikipedia, Entziklopedia askea

Astana

Hiriko musikaren jauregia.
Hiriko etxeorratzak.

Astana Asiako hiri bat da eta Kazakhstan herrialdeko hiriburua. Ez da herrialde horretako hiririk handiena, bigarrena baizik (1997ra arteko hiriburuak, Almaty izeneko hiriak, 1,7 milioi biztanle ditu), eta 2017ko bukaerako datuen arabera milioi bat biztanle ditu.

   Ba al dakizu   
Astana izenak "hiriburua" esan nahi du kazakheraz. Azken silaban du azentua.

Itsasotik urrun dagoenez, oso beroa da udan eta oso hotza neguan. Oso inguru laua da, eta ez dago mendirik neguko ipar-haize hotzetik babesteko. Munduko bigarren hiribururik hotzena omen da, Mongoliako Ulan Bator hiriaren ondoren: hiri horretan erregistraturiko tenperaturarik hotzena -51 gradu izan da.

Oso hiri berria da: 1830ean sortu zen, Akmoly izeneko gotorleku errusiar modura, esteparen erdian, Errusiako lurrak Siberiako kosakoengandik babesteko. Handik bi urtera, 1832an, hiri maila eman zitzaion eta Akmolinsk izena hartu zuen. Bere historia laburrean, beste izen batzuk ere izan ditu: Tselonigrad 1961ean, eta Akmola 1992an. Astana izena 1998ko maiatzaren 6an ipini zioten, Kazakhstango hiriburu bihurtu zenean.

Hiriko biztanle askok gobernuko zerbitzuentzat lan egiten du. Gainera, eraikuntza-enpresa ugari ere baditu, herrialdea nahiko azkar ari bata hazten. Larruaren langintzako industriak garrantzi handia du, bai eta nekazaritzak ere, hiri inguruan.

Leku ikusgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri berria izanda, ez dauka aspaldiko eraikinik. Oso hiri modernoa da eta etxeorratz ugari ditu; haien artean, aipagarria da Bayterek dorrea: 105 metro ditu, biziaren zuhaitza irudikatzen du eta plataforma bat dauka goiko aldean bisitarientzat.