Etxe orratz

Wikipedia(e)tik
(Etxeorratztik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Taipei 101, munduko eraikinik garaiena (Taipei)

Etxe orratza solairu edo garaiera askoko eraikina da. Etxe orratz bat eraikitzearen arrazoiak asko dira, lurzoruaren kostu handia, hiriaren ikur bat eraikitzeko nahia...

Etxe orratza definitzeko era asko daude, definiziorik erabilienaren arabera, 150 metro baino gehiagoko eraikina da etxe orratza. 300 metro baino handiagoak direnak supergaraiak izena hartzen dute. Dena dela, definizio gehiago ere badago.

Eduki-taula

[aldatu] Ezaugarriak

Etxe orratzak hainbat arrazoirengatik eraikitzen dira. Lurzoruaren prezioa garestia denean esaterako, eraikuntza enpresentzako ez da errentagarria izaten eraikin baxu bat altxatzea, eta horregatik eraikin bertikalagoak eraiki ohi dira. Lurzoruaren prezioa hirien erdiguneetan izan ohi da garestien, horregatik etxe orratzak normalean bertan egon ohi dira. Horrez gain, etxe orratzek boterea islatzen dute, eta ikur modura ere eraikitzen dira toki askotan.

Horrez gain, auzo edo gune berrien plangintza egiten denean ere, eraikin garaiak eraikitzen dira gune berri horietan. Esaterako Bilboko Abandoibarra auzo berriaren plangintzan, 165 metroko Iberdrola Dorrea auzo berriaren eraikinik garaiena eta ikurra izango da.

Etxe orratzak gaur egun kontinente guztietan topa daitezke, eta hainbat eredu ezberdinen arabera eraikitzen dira. Ameriketako Estatu Batuetan esaterako, etxe orratzak hirien erdigunean kokatzen dira. Gehienetan bulegoak biltzen dituzten dorreak dira, eta noizbehinka etxebizitza dorreren bat egon ohi da. Hiriaren erdigunea inguratuz, garaiera baxuko etxe eta bestelako eraikinak ageri dira.

Asiako herri gehienetan ordea, eta askotan leku falta dela eta, etxe orratzak hiri guztian zehar eraikitzen dira. Normalean, bulegoak biltzen dituzten dorreak erdigunean egoten dira, eta hiriaren gainontzekoan etxebizitza dorreak. Hong Kong hirian esaterako, hiriaren eraikinen %90a 20 solairutik gorako dorreak dira. Azken urteetan gero eta etxebizitza dorre garaiagoak eraikitzen ari dira gainera, adibidez 80 solairu dituen Sorrento dorre taldea.

[aldatu] Historia

Etxe orratza Chicagon sortu zen XIX. mende bukaeran. 1871. urtean, Chicagoko hiriak jasandako suteak, hiriaren gehiengoa deusezturik utzi zuen. Udalak, hiriaren berreraikuntzarako plangintza bat prestatu zuen hainbat arkitekto eta ingeniariren lana batuz, "Chicagoko eskola" izenaz ezagutzen den mugimendu historiografikoan. Hiriaren itxura berrian pentsatzerakoan, eraikin berriak hiriaren lehenagoko egituran zelan kokatu eta egitura seguruagoak eraikitzea erabaki zuten.

Mugimendu hartako kideen artean William Le Baronek, ordu arte ezezaguna zen tipologia berria proposatu zuen, etxe orratza. Etxe orratzak, dentsitatea bertikalki pilatzeko aukera ematen zuen, eta igogailuaren asmakizunarekin batera, teknikoki errazagoa da etxe orratzak eraikitzea. Horretarako, altzairuzko egitura metalikoak dauzkaten eraikin handiak altxatu zituzten. Munduko lehen etxe orratza 15 solairuko Reliance Building izan zen, Chicagon.

Laster etxe orratzak eraikitzeko moda New Yorkera ere zabaldu zen, XX. mende hasiera eta 1929ko krisialdi ekonomikoaren artean, Ameriketako Estatu Batuetako Chicago eta New Yorkeko hiriak, lehia bizian aritu ziren, munduko etxe orratzik garaiena eraikitzeko. Lurraldeak bizi zuen egoera ekonomiko onaren islada, hainbat dorre eta eraikin berri altxatu ziren. 1933ean Empire State Buildinga inauguratu zenean, mende hasieran hasitako garaiari amaiera eman zitzaion.

Ondorengo gerrateetan etxe orratzen eraikuntzak etenaldia bizi izan zuen. 1960ko hamarkadan zehar ordea, berpiztu egin zen "etxe orratzen sukarra" eta New Yorken World Trade Centerreko dorre bikiak eraiki ziren, garai hartan munduko dorrerik garaienak 410 metrorekin. Dena den, handik gutxira Chicagon eraikitako Sears Dorreak munduko eraikinik garaienaren titulua kendu zion New Yorki.

[aldatu] Etxe orratzak Asian

Gaur egun ehundaka etxe orratz dago mundu osoan. Urteetan zehar Estatu Batuetan eraikitzen baziren ere, laster Europa eta Hego Amerikan ere eraikitzen hasi dira. Hong Kong hiriaren garapena 1960ko hamarkadan hasi zen, oraindik Erresuma Batuko kolonia zela. Horrez gain, Singapur, Hego Korea eta Japonian dorre itzelak altxatu ziren. Etxe orratzak Asiako hiri bizimoduaren parte bilakatu dira, ohikoak dira etorbide zabalak eta 50 solairutik gorako dorreak.

[aldatu] Txina

1990eko hamarkadatik aurrera Txinak gogor ekin dio etxe orratzak eraikitzeari. Herrialdeak bizi duen egoera ekonomiko onak (urtero BPGa %10 baino gehiago hazten da), eta nekazal guneetatik hirietara doan immigrazio handiak eraginda, dorreak eraikitzeko eskaria oso handia da. Hong Kongez gain, beste hiri askotan ere eraikitzen ari dira, Shanghai, Beijing, Taipei, Chongqing eta abar. Shanghaiko hirian da nabarmenen eraikuntza garaietarako grin hori, duela hamar urte nekazal ortuak baino ez zeuzkan Pudongeko barrutian, gaur egun 500 etxe orratz baino gehiago daude, euretariko batzuk, Jin Mao Dorrea esaterako 400 metrotik gorakoak.

Horrez gain, 300 eta 400 metro inguruko dorreak eraikitzeko proiektuak Txinako hiri askotan ageri dira, Chongqing, Guangzhou, Harbin, Shenzhen, Beijing eta abar. Etorkizunean, etxe orratzaren paradisua izango da Txina

[aldatu] Etxe orratzak munduan

Burj Dubai beste etxe orratzen aldean

Txinaz gain ordea, beste hiri eta herrialde askotan ari dira etxe orratz berriak eraikitzen. Horren adierazgarri nagusiena Dubai da. Duela hogei urte, hiri txikia baino ez zena, gaur egun milioi t'erdi biztanle baino gehiago dituen hiria da, etxe orratzak eraikitzeko dozenaka proiektu daude Dubain. Eraikuntzako sektorearen adituen arabera, munduko garabien %15a hiri honetan dago. Dorre berri horietako batzuk gainera, munduko eraikinik garaienak izango dira, Burj Dubai dorrea esaterako, 700 metro baino gehiago izango dituela aurreikusten da.

Panama Hirian bestalde, etxebizitza dorre asko altxatzen ari dira. Ameriketako Estatu Batuetako bizilagun askok euren bizitokia ezartzen du hirian, behin jubilatu eta gero. Higiezinen merkatuak eskaintzen dituen prezio merkeak direla eta, hainbat proiektu aurkeztu dira, 200 eta 400 metro bitarteko dozenaka dorre berri.

[aldatu] Munduko etxe orratzik garaienak

Sakontzeko, irakurri: Munduko eraikinik garaienen zerrenda
Postua Eraikinaren izena Udalerria Herrialdea Garaiera (m) Solairuak Urtea Oharrak
1. Burj Khalifa Dubai  Arabiar Emirerri Batuak 828 metro 162 2010
2. Abraj Al Bait Meka  Saudi Arabia 601 metro 120 2012
3. Taipei 101 Taipei  Taiwan 509 metro 101 2004
4. Shanghai World Financial Center Shanghai  Txina 492 metro 101 2008
5. International Commerce Center Hong Kong  Txina 484 metro 118 2010
6. Petronas Dorrea 1 Kuala Lumpur  Malaysia 452 metro 88 1998
6. Petronas Dorrea 2 Kuala Lumpur  Malaysia 452 metro 88 1998
8. Nanjing Greenland Financial Center Nanjing  Txina 450 metro 89 2010
9. Willis Dorrea Chicago  AEB 442 metro 108 1974
10. Kingkey 100 Shenzhen  Txina 442 metro 97 2011
11. West Tower Guangzhou  Txina 438 metro 103 2010
12. Trump International Hotel & Tower Chicago  AEB 423 metro 96 2010
13. Jin Mao Dorrea Shanghai  Txina 421 metro 88 1998
14. Two International Finance Centre Hong Kong  Txina 415 metro 88 2003
15. Al Hamra dorrea Kuwait  Kuwait 413 metro 77 2011
16. 23 Marina Dubai  Arabiar Emirerri Batuak 395 metro 89 2012
17. CITIC Plaza Guangzhou  Txina 391 metro 80 1997
18. Shun Hing Square Shenzhen  Txina 384 metro 69 1996
19. Empire State Building New York  AEB 381 metro 102 1931
20. Elite Residences Dubai  Arabiar Emirerri Batuak 380 metro 91 2012 Eraikitzen baina altuera maximoan.
21. Tuntex Sky Tower Kaohsiung  Taiwan 378 metro 85 1997
22. Emirates Park Tower 1 Dubai  Arabiar Emirerri Batuak 376 metro 77 2010
22. Emirates Park Tower 2 Dubai  Arabiar Emirerri Batuak 376 metro 77 2010
24. Central Plaza Hong Kong  Txina 374 metro 78 1992
25. Txinako Bankuaren Dorrea Hong Kong  Txina 367 metro 70 1990
26. Bank of America Tower New York  AEB 366 metro 54 2008
27. Almas Dorrea Dubai  Arabiar Emirerri Batuak 363 metro 68 2009
28. Emirates Office Tower Dubai  Arabiar Emirerri Batuak 355 metro 54 2000
29. Aon Center Chicago  AEB 346 metro 83 1973
29. The Center Hong Kong  Txina 346 metro 73 1998

Iturria: Skyscraperpage.com

[aldatu] Eraikitzen edo proiektuan dauden 400 metrotik gorako etxe orratzak

Eraikinaren izena Udalerria Herrialdea Garaiera (m) Solairuak Egoera Amaiera urtea
Mile High Tower Jeddah Flag of Saudi Arabia.svg Saudi Arabia 1609 metro Proiektua
Al Burj Dubai Flag of the United Arab Emirates.svg Arabiar Emirerri Batuak 1050 metro 228 Proiektua
Mubarak Dorrea Kuwait Hiria Flag of Kuwait.svg Kuwait 1001 metro Proiektua
Shizhimen Dorrea Wuhan Flag of the People's Republic of China.svg Txina 660 metro 138 Proiektua
Wangjiadun Proiektua Shenzhen Flag of the People's Republic of China.svg Txina 646 metro 115 Proiektua
Pingan International Finance Centre Shenzhen Flag of the People's Republic of China.svg Txina 646 metro 115 Proiektua
Shanghai Dorrea Shanghai Flag of the People's Republic of China.svg Txina 632 metro 128 Eraikitzen
Koreako Trenbide Konpainiaren Dorrea Seul Flag of South Korea.svg Hego Korea 615 metro 150 Proiektua
Errusia Dorrea Mosku Flag of Russia.svg Errusia 612 metro 118 Proiektua 2011
Chicago Spire Chicago Flag of the United States.svg Estatu Batuak 610 metro 150 Proiektua
Incheongo Dorreak Incheon Flag of South Korea.svg Hego Korea 610 metro 150 Proiektua
China 117 Tianjin Flag of the People's Republic of China.svg Txina 600 metro 117 Eraikitzen
Oryx Dorrea Doha Flag of Qatar.svg Qatar 600 metro Proiektua
Shenzhen International Trade Center Shenzhen Flag of the People's Republic of China.svg Txina 600 metro Proiektua
Barwa Dorrea Doha Flag of Qatar.svg Qatar 570 metro 108 Proiektua
Millenium Tower Busan Flag of South Korea.svg Hego Korea 560 metro Proiektua
Lotte Super Dorrea Seul Flag of South Korea.svg Hego Korea 555 metro 112 Proiektua
Nanjing Lu Dorrea Tianjin Flag of the People's Republic of China.svg Txina 550 metro 100 Proiektua
Askatasunaren Dorrea New York Flag of the United States.svg Estatu Batuak 541 metro 108 Eraikitzen 2012
Dragon Tower Jiangyin Flag of the People's Republic of China.svg Txina 538 metro 118 Proiektua
East Tower Guangzhou Flag of the People's Republic of China.svg Txina 530 metro 116 Eraikitzen
The Pentominium Dubai Flag of the United Arab Emirates.svg Arabiar Emirerri Batuak 516 metro 120 Proiektua 2012
Yangtze Star Nanjing Flag of the People's Republic of China.svg Txina 510 metro Proiektua
Burj Al Alam Dubai Flag of the United Arab Emirates.svg Arabiar Emirerri Batuak 501 metro 108 Eraikitzen
Xiaobailou Union Plaza Tianjin Flag of the People's Republic of China.svg Arabiar Emirerri Batuak 488 metro 108 Proiektua
Damac Heights Dubai Flag of the United Arab Emirates.svg Arabiar Emirerri Batuak 460 metro 90 Proiektua
Jialin Fanying Chongqing Flag of the People's Republic of China.svg Txina 460 metro 102 Eraikitzen
ASE Center Chongqing Flag of the People's Republic of China.svg Txina 460 metro 88 Eraikitzen
Sun Valley Tianhe Chongqing Flag of the People's Republic of China.svg Txina 450 metro 95 Eraikitzen
Dubai Towers Jeddah Flag of Saudi Arabia.svg Saudi Arabia 448 metro 87 Proiektua
Federation Dorreak Mosku Flag of Russia.svg Txina 448 metro 93 Eraikitzen 2010
Kingkey Finance Center Plaza Shenzhen Flag of the People's Republic of China.svg Txina 439 metro 97 Eraikitzen 2010
Dubai Dorreak Doha Flag of Qatar.svg Qatar 437 metro 88 Eraikitzen 2010
Chongqing International Financial Center Chongqing Flag of the People's Republic of China.svg Txina 431 metro 102 Eraikitzen
Al Quds Endowment Tower Doha Flag of Qatar.svg Qatar 420 metro 100 Proiektua
Shenyang International Finance Center Shenyang Flag of the People's Republic of China.svg Txina 420 metro 89 Proiektua
Lingnan Tiandi Foshan Flag of the People's Republic of China.svg Txina 415 metro Proiektua
R&F Morgan Eraikina Tianjin Flag of the People's Republic of China.svg Txina 415 metro Proiektua
Princess Dorrea Dubai Flag of the United Arab Emirates.svg Arabiar Emirerri Batuak 414 metro 101 Eraikitzen 2009
Marina 101 Dubai Flag of the United Arab Emirates.svg Arabiar Emirerri Batuak 412 metro 102 Eraikitzen 2009
Al Hamra Dorrea Kuwait Hiria Flag of Kuwait.svg Kuwait 410 metro 70 Eraikitzen
2 World Trade Center New York Flag of the United States.svg Estatu Batuak 408 metro 76 Proiektua 2011
Lighthouse Tower Dubai Flag of the United Arab Emirates.svg Arabiar Emirerri Batuak 400 metro 66 Proiektua
Shenzhen International Trade Center Shenzhen Flag of the People's Republic of China.svg Txina 400 metro 88 Proiektua
Xujiahui Tower Shanghai Flag of the People's Republic of China.svg Txina 400 metro Proiektua
Suzhou West Lake Dorreak Suzhou Flag of the People's Republic of China.svg Txina 400 metro Proiektua

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Etxe orratz

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak