Txikipedia:Siberia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Siberiako kokapena

Siberia, Asiako iparraldean kokatuta dago. Errusiako lurralde zabala da eta 12.765.000 kilometro koadroko eremua hartzen du. Bertan, 40 milioi pertsona inguru bizi dira. Gainera, Errusiako biztanleriaren %27 da.

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Siberiak, muga asko ditu, adibidez, iparraldean, Ozeano Artikoarekin du muga; ekialdean, Ozeano Bareko Bering eta Okhotskeko itsasoekin; hegoaldean, Mongoliarekin, Txinarekin eta Kazakhstanekin; eta mendebaldean, Ural mendiekin.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Siberiak hiru alderdi nagusi ditu: mendebaldea (Ural mendien eta Jenisei ibaiaren ertekoa), erdialdea (Jenisei eta Lena ibaien artekoa) eta ekialdea (Lena ibaitik ekialderakoa).

Ipar-mendebaldean du gunerik garaiena (Putorana, 1701 m). Hegoaldean Baikal aintzira, munduko ur gezako lakurik sakonena, eta Mongolia zein Txinarekin mugatzen duten mendiak (Altai eta Saian) ditu.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batazbesteko urteko tenperatura altuena 7º dira. Batazbesteko tenperatura, 2,4º. Batazbesteko prezipitazioa, 442mm dira. Eta batazbesteko tenperatura baxuenak, -2,3º dira.

Siberia

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1587an, Tobolsk eraiki zuten Obiren adarra den Irtyx ibaian. 1628an Krasnoiarsk eraiki zuten, Jenisei ibaiaren aldemenean; 1652an, Irkutsk, Baikal aintziraren inguruetan; eta 1649an, Okhotsk, izen bereko itsasoaren ondoan.