Wikipedia, Entziklopedia askea

Balkanetako mendikatea

Eduki-taula

Balkan mendien kokapena.

Balkanetako mendikatea (edo Balkan mendiak) Balkanetako penintsulako iparraldean, Bulgarian zehazki, dagoen mendilerro bat da; berez, Karpato mendien luzapena da, eta Danubio ibaia da bien arteko muga.

Batzuetan, erabilera nahasgarria egiten da izen honekin: Balkanak esaten denean, batzuetan mendiak aipatzen dira; baina beste batzuetan, berriz, penintsula bera edota penintsula horretako herrialdeak aipatzen dira. Izan ere, gainera, Balkanetako penintsula osoa nahiko menditsua da, eta hainbat mendilerro gehiago daude bertan:

   Ba al dakizu   
Balkan izena turkieratik dator, eta "mendia" esan nahi du, hain zuzen ere.
Kontuan izan behar da Balkanetako penintsula osoa turkiarren Otomandar inperioaren mende egon zela XVI. mendetik XIX. mendera arte.