Pindo (mendiak)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pindo

Pindo[1] Grezia iparraldeko mendikate bat da, iparraldetik hegoaldera doana 160 kilometrotan zehar, Itsaso Jonikoa eta Egeoaren artean, herrialdearen erdialdea osatuz, eta, antzinatean, sarri, "Greziako bizkarrezurra" deitzen zitzaion. Balkanen eratorpentzat hartzen dira. Mendikate honetako tontorrik garaiena, Smolikas mendia da, 2637 metroko garaiera hartzen duena.

Antzina, Tesalia eta Epiro arteko muga osatzen zuen eta Atamaniaren muga adierazten zuen. Iparraldeko zatia Lacmon edo Lacmos deitua izan zen eta Greziako bost ibai garrantzitsuren iturburu zen: Haliakmon, Peneo, Akeloo, Arakto eta Aous. Aurrekoaren hegoaldean zegoen zatia, Cercetion deitua izan zen, oraindik hegoalderago zegoen zatia Tinfresto deitua izan zen (gaur egun Velúkhi) eta Oti eta Eta kateetan banatuta zegoen. Hegoalderago, bi adarretan banatzen zen, Pindo mendien zatitzat hartzen ez zirenak.

Erromatar eta bizantziar jabetzakoa, Erdi Aroan, eslabiar eta bulgariarren esku erori zen, eta, beranduago, 1205ean Epiroko Despotatuarena, azkenik, otomandarren esku erortzeko. 1913an, Greziara pasa zen, Balkanetako Gerra amaitu ondoren. Bigarren Mundu Gerran, Pindo mendien lurraldean, Pindoko Printzerria eta Mazedoniako Voivodia ezarri zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pindo (mendiak) Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 40°00′N 20°45′E / 40°N 20.75°E / 40; 20.75