Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1934ko irailaren 28a
Parisko 15. barrutia eta Paris
🔨
Lanbidea
abeslari
📷
Argazkiak
ikusi
Brigitte Bardot 1962an
Brigitte Bardot 1962an

Brigitte Bardot 1934ko irailaren 28an jaio zen, Parisen. Aktorea, abeslaria eta modelo frantsesa da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1947an, Musika eta Dantzako Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalean onartu zuten, nahiz eta ikasleen hautaketa zurruna izan eta toki kopuru mugatua egon.

Estatu Batuetako komunikabideen arreta jaso duten Europako aktore bakarretakoa da Bardot. Estatu Batuetan agerpen publiko bat egiten zuen bakoitzean, mugimendu guzti-guztiak jasotzen zituzten kazetari-talde batek jazarri zuen. [1]

Lanbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1952an hasi zen aktore lanetan, 1973an erretiratu zen Bardot entretenimenduaren industriatik. 47 filmetan parte hartu zuen, baita hainbat musikaletan ere, eta 60 abesti baino gehiago grabatu zituen. [1]

Lehen filma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1954an egin zuen lehen filma Estatu Batuetan, Un Acte d'Amour, Kirk Douglas protagonista zuela. 1965ean bere burua ordezkatu zuen Dear Brigitte filmean James Stewartekin. Hala ere, ingeles maila mugatua duenez, aktorearen lana bikoiztu egin zuten film askotan. [1]

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Las petroleras
  • Shalako
  • Viva María!
  • Un médico en la marina
  • El Boulevard del ron
  • Y Dios creó a la mujer
  • ¿Quiere Ud. Bailar Conmigo?
  • Crazy for Love [2]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Noonoah: Le petit phoque blanc (Grasset, 1978)
  • Initales BB (autobiografía, Grasset y Fasquelle, 1996)
  • Le Carré de Pluton (Grasset y Fasquelle, 1999)
  • Un Cri Dans Le Silence (Argitaletxea Du Rocher, 2003)
  • Pourquoi? (Argitaletxea Du Rocher, 2006) [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Gaztelaniaz) Brigitte Bardot. 2023-02-12 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  2. (Gaztelaniaz) SensaCine. «Filmografía Brigitte Bardot» SensaCine.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).