Wikipedia, Entziklopedia askea

Collembola

Collembola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Collembolak, animalia ornogabeak dira, hau da, ez dute barneko hezurdudarik. Zehazki Arthropoda filumekoak dira. Honek esan nahi du hanka artikulatuak dituztela. Collembola ez dira oso ezagunak baina oso talde handia osatzen dute. Nahiz eta sei hanka eduki ez dira intsektuak. Intsektuekin batera Hexapoda azpifilumean sailkatzen dira.

   Ba al dakizu   

Ingelesez “springtails” izenez ezagutzen dira, eta horren itzulpena udaberriko isatsa da, ale batzuen jauzi gaitasunari esker.

Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezimen hauek tamaina txikia dute, normalean 2 mm ingurukoak, baina 200 mikratik 10 mm-ra artekoak ere izan daitezke. Collembolen forma, hartzen dituen habitat edo ingurune ezberdinen arabera aldatu ohi da, eta, beraz, luzea izan daiteke edo globo forma hartu dezake. Ez dute hegalik eta bere gorputzaren koloreak anitzak dira, eta tonu zuriak, gorriak, urdinak eta grisak dituzten Collembolak aurkitu dira. Animaliatxo hauek, gorputza zetaz estalita izan dezakete, horietako batzuk, gorputzeko zentzumenak izatea eragiten dute eta beste batzuk, aldatu eta ezkatak sor ditzakete.

Collembola

Intsektuak bezala, collembola klaseko kideen gorputza hiru tagma ongi bereizitan bana daiteke: burua, toraxa eta sabela. Buruak, oro har, alde bakoitzean begiak ditu, baina itsuak diren aleak badaude ere. Buruak ere eta bi antena ditu. Toraxa, hiru zatiz eta sei hankaz osatuta dago. Hiru apendize nabarmentzen dira sabelaldean; alde batetik, koloforoa dute, funtzio itsasgarria duen hodia. Bestetik, furka edo furkula deritzon apendizea, collembola batzuei salto egitea ahalbidetzen dien organoa. Azkenik, tentakulua dute, eta honen helburua, furkula atsedenean edukitzea da.

Non bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalia ornogabe hauek, munduko toki ezberdinetan aurkitu daitezke, giro ugaritan, eremu tropikaletan, epeletan, polarretan, edota basamortuetan. Orokorrean, itsas mailaren eta 7000 metroko garaieraren artean. Habitatak heterogeneoak dira, eta lurrean egon daitezke (gainazalean, arroken azpian edo 1500 metrotik beherako sakoneraraino...), landareetan (lurrazala, hosto-xaflak...), goroldioetan, likenen gainean, kobazuloetan, habietan (beste artropodo batzuetakoak, hala nola, intsektuenak, hegaztienak eta ugaztunenak) edo gorotzetan.

Nola elikatzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izaki txiki hauek, elikatzeko behar dituzten mantenugaiak iturri desberdinetatik hartzen dituzte. Normalean, onddoetatik edo esporetatik hartzen dituzte, baita deskonposizioan dauden landare-osagai organikoz, adibidez; fruituak edo barazkiak, edo landare-material biziz, adibidez; hostoez ere elikatzen dira. Batzuk, beste izaki bizidunez elikatzen dira, hala nola, nematodoez eta errotiferoez.

   Ba al dakizu   

Collembola batzuek beste Collembola batzuk jaten dituzte.

Ugalketa eta garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Collembolaren ugalketa sexuala da, baina partenogenesia ere ikusi da. Sexu bereiziak nabarmentzen dira, eta gametoen transferentzia zeharka edo zuzenean egiten da, arrak espermatoforoa lurrean edo pedunkulu baten gainean jartzen du, baina emearen irekitze genitalean ere jar dezake zuzenean. Bi kasuetan, emeak espermatoforoa biltzen du ernalketa gerta dadin.

Beste aldetik, garapena zuzena da, hau da, metamorfosirik gabekoa eta hiru fase bereizten dira: ametaboloa, gaztea eta helduen fasea, hurrenez hurren. Hauen arteko ezberdintasunak, batez ere genitalen dimentsioak eta irekidurak dira.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Collembola klaseko ale batzuen artean, honako hauek daude:

  • Schoettella novajanieae: Poduromorpha ordenako Collembola, Hipogastruridae familiakoa, gutxi gorabehera 1 mm-ko luzera eta urdina eta purpuraren artekoa, buruaren alde banatan eta 8 begi dituena.
  • Entomobrya vadelli: Entomobryomorpha ordenan aurkitutakoak, familia Entomobryidae, kolore horia zurbilak tonu iluneko begi orbanekin, zehazki urdinak, sabel mailan beste orban batzuk ere baditu, antenak ere ilunak dira. 1,8 milimetroko diametroa du.
  • Sminthurus viridis: Sminthuridae familiako Symphypleona ordenakoa da, Collembola garrantzitsua da, labore anitzetan kalteak eragiten dituelako jateko ohitura fitofagoak direla eta. Barazkietan uzten dituen zauriek, onddoak bezalako mikroorganismoak finkatzea ahalbidetzen dute eta horrekin batera, Entomobrya schoetti bezalako beste collembola batzuk horietaz elikatzera iristen dira ere.