Nematoda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Nematoda
C. elegans bat mugitzen.
C. elegans bat mugitzen.


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Nematoda
Rudolphi, 1808
Klaseak

Nematoda (grezieratik: nema, haria eta eides edo oidos, itxurarekin), batzuetan nematodo, nematodes edo nematelmintos izenaz ezagunak, har sasizelomatu filum bat dira. 25.000 espezie ezagutzen dira eta espezie kopuruan laugarren filorik handiena izan daiteke, animalien artean. Estimatzen denez 500.000 espezie ere izan daitezke.

Animalia talde urtarra da, nahiz eta lurzoruan ere egon daitezkeen. Beste harrak ez bezala sasi-zelomatuak dira. Batzuk libreki bizi dira, batez ere itsaso eta lurzoru barruan, eta animalia eta landareen parasito direnak ere badira, trikinosi, filariasi, ankilostomiasi, askariasi, estrongiloidiasi eta toxokariasia sortzen dutenak barne. Hala ere gizakien parasito diren espezie kopurua txikia da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nematoda Aldatu lotura Wikidatan