Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1993ko apirilaren 29a
Oion
🔨
Lanbidea
aktore
📷
Argazkiak
ikusi

Edurne Azkarate Oionen (Araba) jaio zen  1993ko apirilaren 29an. Aktore eta aurkezle gisa egin da ezagun.  Euskal Telebistan hainbat saio aurkeztu ditu eta gaur egun antzerkian egiten du lan.

Bere ikasketak Valladolideko "Gaztela eta Leongo Arte Dramatikoko Goi Mailako Eskolan" egin zituen 2011 eta 2015 artean.

2013-14 ikasturtean Bratislavara, Eslovakiako hiriburura joan zen, Academy of Performing Arts in Bratislava akademian testu interpretazioa ikasteko.

2021. urtean, Irati filmean hartu zuen parte.

Irati filma 2021ean grabatu bazen ere, 2023ko otsailaren 24an estreinatu zen Euskal Herrian.

Aurretik, Sitgeseko (Bartzelona) Zinema Jaialdian estreinatu zen eta bi sari jaso zituen, ikuslegoaren saria eta efektu bereziena.


Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Irati - Paul Urkijoren filma. Protagonistaren papera bete du.
  • Influencer - Nerea Torrijosen laburmetraia. Protagonista izan da.

Dokumentalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zubi Lana, euskal kazetaritzaren 50 urte (2018)
  • Lazkao Txiki denboraren ispilutik (2018)

Web-sailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txoministak (2016)
  • Gutuberrak (2018)

Beste ikus-entzunezko batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Criatura bideoklipa (2015) - Bamboo Bebop.
  • Hatortxu Rock iragarkia (2017)
  • Mintzalaguna iragarkia (2017)
  • Berria etorkizunean iragarkia (2018)
  • Egunean Behin Zuzenean saioak (2020) - Aurkezlea
  • Bziber lehiaketaren aurkezlea (2019, 2020, 2021)