Txikipedia:Ella Fitzgerald

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ella Jane Fitzgerald, 1917ko apirilaren 25ean jaio zen Newport Newsen, eta 1996ko ekainaren 15ean hil zen Baverly Hills, Los Ángelesen.

Ella Fitzgerald emanaldi batean
Ella Fitzgerald emanaldi batean

Emakume hau, “jazz-aren erregina” bezala ezagutzen zen 1930etik aurrera, bere ahotsaren teknikagatik. Jendeak, nagusiki, jazz-arengatik ezagutzen zuen, baina berak musika estilo gehiago ere abesten zituen. Adibidez, swing, blues, bossa nova, samba, gospel, calypso, gabon kantak edota pop-a. Billie Holiday eta Sarah Vaughanekin batera, jazzeko historiako abeslaririk garrantzitsuena kontsideratzen da. [1]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ellak, sari asko irabazi zituen, esate baterako, 14 Grammy, Arteen Domina Nazionala eta Estatu Batuetako Askatasunaren Domina Presidenziala.

Ella Fitzgeralden argazki bat.
Ella Fitzgeralden argazki bat.

Musika ibilbidearen hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1934ko azaroaren 21ean “Amateur Night Show” lehiaketa ospetsuan dantzan lehiakide gisa agertu zenean hasi zuen bere musika ibilbidea. Agertokira igotzeko txanda iritsi zenean, beldurrak paralizatuta, abesten hastea aukeratu zuen. Bertaratutako guztiak gogotsu agertu ziren naturaltasunez abesten zuen 16 urteko neska honekin. Ellak, amaitzean saria hartzean, gau hartan bertaratutakoen artean, Benny Carter moldatzailea eta saxofoi-jolea zegoela konturatu zen. [2]

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • -Santa Claus Is Coming to Town
  • -It’s a Lovely Day Today
  • -Cheek To Cheek
  • -Sleigh Ride
  • -It Don’t Mean a Thing
  • -Someone To Watch Over Me
  • -Misty
  • -Let’s Fall In Love
  • -It’s Only a Paper Moon
  • -These Foolish Things

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ella Fitzgerald. 2021-03-08 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  2. (Gaztelaniaz) Ella Fitzgerald. 2024-01-31 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).