Wikipedia, Entziklopedia askea


FILIPINAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
109.035.343
🔎
Azalera
343.448 km²
🏙️
Hiriburua
Manila
📷
Argazkiak
ikusi

:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Geografia
    1. 1 Biztanleria
  2. Hizkuntza
  3. Ingurunea
  4. Klima
  5. Hezkuntza
  6. Kirola
  7. Erlijioa
  8. Gastronomia
  9. Jende ospetsua
  10. Turismoa

GEOGRAFIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asiako hego-ekialdean dago, Ozeano Barearen gainean eta 7.641 uharte ditu. Bere hiriburua, Manila , ezaguna da itsasertzeko pasealekuagatik eta Binondoagatik. Haren iparraldean ;Taiwán dago, ekialdean; Ipar Pazifikoa. Gero, mendebaldean; Vietnam eta hegoaldean; Indonesia, leku hauek daude Filipinen inguruan.

BIZTANLERIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleria asko igo da, azken 50 urteetan hirukoiztu egin da. 1970ean 36 milioi biztanle zeuden eta gaur egun 108 milioi daude.

HIRI NAGUSIAK 2020 biztanleria
MANILA 1 652 171
QUEZON HIRIA 2.936.116
CEBÚ 814.296

INGURUNEA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filipinak biodibertsitate-indize handieneko bat du eta 13.500 landare-espezie inguru ditu. 1736 espezie daude 100 km-ko.

KLIMA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filipinetan itsas klima tropikala dago eta normalean beroa eta hezea da. Hiru urtaro nabarmentzen dira:

1 Tag-init edo tag-araw, urtaro beroa da,martxotik maiatzara. 

2 Tag-ulan ,ekainetik azarora, bitarteko euri denboraldia.

Tag-lamig, abendutik otsailera, bitarteko sasoi epel lehorra.

Tenperaturak normalean 21 ° C eta 32 ° C bitartekoak izaten dira, urtaroaren arabera hotzagoak edo beroagoak izan daitezkeen arren, eta urteko batez besteko tenperatura 26,6 ° C ingurukoa da. Hilabete hepelena, urtarrila da eta beroena, maiatza. Gainera zikloi tropikalen zona batean kokatuta daudenez, uharte gehienek euri zaparradak eta ekaitzak izaten dituzte uztailetik urrira.

HEZKUNTZA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfabetatze-balioak, hau da, haien ezaguntza mailak, gizonen eta emakumeen artean antzekoak dira eta eskola guztiak klaseak ekainean hasten dira eta martxoan amaitzen dira.

KIROLA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirola kulturaren zati garrantzitsua da. Filipinetan zazpi kirol nagusi daude: saskibaloia, badmintona, boxeoa, futbola, billar, tenisa eta boleibola. Baina ospetsuena saskibaloia da. 20 milioi ikasle baino gehiago jarraitzen dute liga profesionala telebistan.

ERLIJIOAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren %90a baino gehiago kristaua da, eta hoietako gehienok katolikoak dira. Biztanleriaren %5 eta 10 artean musulmana da eta ia gehienok Mindanao, Palawan eta Sulún bizi dira, lurralde haien multzoa  Bangsamoro deritzo. Jarraitzen diren beste erlijio batzuk budismoa, taoismoa, chamanismoa edo animismoa dira.

GASTRONOMIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filipinetako gastronomiak bere sorreratik hainbat mendetan zehar eboluzionatu du eta Hispano, Txinako, Amerikako eta Asiako beste herrialde batzuetako sukaldaritzaren eragina izan du. Bertako biztanleria, zapore indartsuak nahiago du eta mendebaldeko mahai tresnak erabiltzen ditu. Sukaldean normalean erabiltzen diren bertako osagai batzuk kalamondinak, kokoak, saba, mangoak, esne arraina eta hainbat arrain dira. Beste aldetik, bertako plater ospetzuenak: Adaboa, Pancit bihon, Lumpiang, Filipinetako Eltzekaria eta Oilasko frijitua dira.


JENDE OSPETSUA

-Manny Pacquiao: Pac-Man izenez ezagutzen zaio, boxeolaria, aktorea, abeslaria eta politikari filipinarra da. 42 urte ditu. Munduko boxeolaririk onenetakoa da eta Boxeoko Munduko Elkarteko (BME) txapelduna da gaur egun.

-Rodrigo Duterte: Filipinetako lehendakaria da 2016. urtetik. 1945eko martxoaren 28an jaio zen Leyten.

-Fernando Poe, Jr.: Filipinak izan dituen aktore onenetako bat izan da. 2004an hil zen, 64 urtekin.

TURISMOA

Filipinak ia 7.000 uharte tropikalek osatutako nazioa da eta munduko kostalde handienetako bat du. Edertasun naturalez gain, gune historiko interesgarriak aurki ditzakegu eta esperientzia paregabeak bizi ditzakegu. Horregatik oso leku erakargarria da turisteentzako. Horrez gain, hauek dira leku bisitatuenak: Tubbataha arrezifea, Mayon sumendia, Malapascua uhartea, Loboc ibaia eta Hinagdanan hatzuloa.