Wikipedia, Entziklopedia askea

Hoplia urdin

Hoplia Urdina (Hoplia coerulea)

Hoplia coerulea edo Hoplia urdina Scarabaeidae familiako kakalardo txiki bat da (8-9,5 zentimetroko luzera du). Arrek gorputz osoa ezkataz beteta daukate eta ezkata hauek urdinak eta distiratsuak dira. Emeek berriz, ezkatak sakabanatuta dituzte eta grisak dira.

Hoplia coerulearen kokapena Iberiar Penintsulan
   Ba al dakizu   

Aintzinan animalia babesletzat hartzen zuten kakalardo hau, bere koloreak liluratuta. Gaur egun, hoplia urdinak kolorez aldatu daitezke (atmosferaren konposizioaren arabera). Horregatik, ingeniari optiko askok hauek aztertzen dituzte, prozesu hori interesgarria izan daitekeelako etorkizuneko lehioak diseinatzeko.


Non bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako mendebaldean, erdialdeko eta hegoaldeko Frantzian eta Iberiar Penintsulan aurkitu dezakegu kakalardo hau. Iberiar penintsulan ipar-ekialdean kokatzen da: Katalunian, Aragoin, eta Mallorca uhartean. Euskal Herriari dagokionez, gehienak Gipuzkoan eta Nafarroan ikusi daitezke.

Hoplia urdina graminea jaten

Hoplia urdina sakabanatzeko gaitasun txikia duen espeziea da, horregatik, batzuetan asko agertzen dira batera. Espezie hau ubideen ondoan kokatzen da, eta herri jakin batzuetan 800 hoplia urdin bildu izan dituztela esaten dute. Gaur egun ordea, arraroa da ikustea (batez ere penintsulako isurialde atlantikoan); hala ere, Kataluniako zenbait lekutan normalak bihurtu dira, eta horrelako kakalardo asko agertzen dira toki horietan.

Non aurkitu daitezke eta zer jaten dute?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekosistema askotan daude: Basoetan, malda handiko mendi-eremuetan eta itsas mailako hezeguneetan, baina beti uretatik gertu. Helduak aktibo daude maiatza eta abuztua bitartean, eta gramineak jaten dituzte batez ere. Emeak aurkitzea oso zaila da; arrak, berriz, egun osoan aktibo egoten dira ibaiertzeko landareen gainean, edo hegan egiten dute landarediaren azpian lurperatuta edo ezkutatuta dauden emeen bila.


Arriskuan al daude?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibai-arroen eta hezeguneen inguruko eremuetan aldaketa larriak egin dira, eta hori da, hain zuzen ere, populazioak desagertzeko arrazoietako bat. Era berean, lehen esan bezala, sakabanatzeko gaitasun txikia duen espeziea da, eta biztanleria oso lokalizatuak ditu; beraz, arazo horiek larriagoak bihurtzen dira. Espezie honen edertasunak ere honen aurka jokatzen du, betidanik erakarri baititu bildumagileak. Hortaz, kakalardo hauek hartzen dituzte, eta desagertzeko arrisku handiagoa dakar honek.

Hoplia coerulearen bizitza zikloa