Txikipedia:Rubiken kuboa

Wikipedia, Entziklopedia askea


Rubiken kuboa 1974an sortu zen Erno Rubiken eskutik.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rubiken kubo baten irudia

1974an, Rubiken kuboa Erno Rubik forma geometrikoetara zaleturiko eskultore eta arkitektura irakasle Hungariarrak asmatu zuen.

Garai hartan Budapesteko arte eta eskulan akademian irakasle zen, eta bere helburua hau sortzea zen: aurpegi bakoitza nahi degun bezala biraratzeko hiru dimentsioko objetu bat.

Gerora, kuboaren aurpegiak kolore ezberdinez tintatzea bururatu zitzaion, eta nahasi eta jatorrizko posiziora itzularazten saiatu zenean ohartu zen buruhauste-jolas interesgarria sortu zuela.

1977an merkatu hungariarrean zabaldu zen Kubo Magiko izenarekin eta 1980tik aurrera, Rubiken kubo izenarekin, mundu osora hedatu zen.[1]

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981etik aurrera, federazioak diren tokietan, kuboa ebazteko lehiaketak antolatzen dira. Lehen nazioarteko txapelketa 1982an antolatu zen, Budapesten. Orokorrean, txapelketen helburua kubo nahasia ahalik eta denbora blaburrenean ebaztea da. Modalitate ugari dira, baina hauek dira garrantzitsuenak:

  • Kubo bakarra ebaztea
  • Kubo sorta bat ebaztearen batezbestekoa
  • Begiak estalirik ebaztea (lehiakideek kuboa aztertu eta gero, begiak estalirik, ebatzi behar dute)
  • Esku bakarraz ebaztea
  • Oinak erabiliz ebaztea
  • Ahalik eta mugimendu kopuru gutxienarekin ebaztea (lehiakideek denbora mugatua dute kalkulua burutu eta ebazpena idazteko).[1]

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan dugun bezala, Rubiken kuboa 26 kubotxoz eta 3 ardatzez dago osaturik. Zehazki hauek dira kuboa osatzen duten piezak:

  • Ardatzak. Honek kuboko piezak elkarri lotuta mantentzen ditu eta biraketak ahalbidetzen ditu. Erdigunean, elkar mozten duten hiru ardatz perpendikular dira.
  • 6 zentru. Ardatzari lotuta daude eta ezin dute elkarrekiko posizioa aldatu, hortaz, beti ondo kokatuta egongo dira.
  • 12 ertz. Hauek posizioz aldatzeaz gain, bi aurpegitxo bistan izanik, bi orientazio posible dituzte.
  • 8 erpin. Hiru aurpegitxo bistan izanik, posizioa aldatzeaz gain hiru orientazio posible dituzte.

Koloreei dagokienez, urdin-berde, zuri-hori eta gorri-laranja erabiltzen dira aurkako aurpegietan (batzuetan beltza erabiltzen da zuriaren ordez).[1]

Ebazteko metodoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebazteko zenbait metodo eraginkor garatu dira urteak joan ahala, baina bi dira gehien erabiltzen direnak. Alde batetik, Hasiberrientzako metodoa dugu, kuboa ebazteko 80 eta 120 mugimendu inguru erabiltzen dituena. Bestaldetik, Jessica Fridrich-ek garaturiko profesionalentzako metodoa edo Fridrich metodoa ere badugu, 40 eta 60 mugimendu inguru erabiltzen dituena.[1]

Kubo motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Rubiken kuboa. 2022-07-29 (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).