Okhotskeko itsasoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Okhotskeko itsasoaren mapa.

Okhotskeko itsasoa[1] (errusieraz: Охо́тское мо́ре) Ozeano Bareko mendebaldeko beso bat da. Ekialdean Kamtxatka penintsula, hego-ekialdean Kuriles uharteak, hegoaldean Hokkaidō uhartea, mendebaldean Sakhalin eta iparraldean eta mendebaldean Ekialdeko Siberiako kostaldea ditu. Izena Okhotsk hiritk datorkio, Errusiako lehendabiziko kokalekua ekialde urrunean.

Sakhalin uhartearen bi muturretatik Okhotskeko itsasoa Japoniako itsasoarekin du lotura: mendebaldean Sakhalin eta Tartariako itsasartearen bidez; ekialdean La Perouseko itsasartearen bidez.

Eskualdeko ibai nagusia Amur da.

Hokkaidō ez ezik, beste kostaldeak errusiarrak izanda, Errusia berezko itsasotzat du Okhoskekoa.

Itsasoa esploratzeko lehendabiziko europarrak Ivan Moskvitin eta Vassili Poyarkov ziren 1640ko hamarkadan.

Japonieraz, gertukoa bada ere ez du izen propiorik eta normalean Ohōtsuku-kai (オホーツク海) deritzote, errusierazko izenaren transkripzioa.

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Okhotskeko itsasoa Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 54°16′07″N 148°33′26″E / 54.26861°N 148.55722°E / 54.26861; 148.55722