Jenisei

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jenisei
Енисей (ru)
Yenisey from the Railway Bridge.JPG
Jenisei Krasnoyarsk presa zeharkatzen.
Kokapena Errusia, Mongolia
Luzera 4.093 km
Arroa 2.580.000 km²
Emaria 19.600 m³/s
Iturburua Kyzyl (Tuva)
Ibai ahoa Karako itsasoa
Yenisei basin 7.png

Jenisei[1] (errusieraz Енисей) Siberiako ibai nagusia da eta Asiako nagusienetakoa. 4.093 kilometroko luzera du eta bere arroak 2.580.000 km² azalera du.

Kyzylen (Tuva errepublikako hiriburua) jaioa da, Bolshe Jenisei edo Jenisei Handia eta Mali Jenisei edo Jenisei Txikia ibaien-bilgunean. Ibai biak Mendebaldeko Saian mendietatik datoz, Mongoliako mugaren ondoan. Ibaia Karako itsasoan itsasoratzen du, Ozeano Artikoan, Jenisei badia eta Jenisei golkoa sortzen dituen 400 kilometroko ibai-ahoan. Bere ibaiadar nagusiak Angara, Podkamenaia Tunguska eta Behe Tunguska dira.

Ibaiak Siberia hegoaldetik iparraldera zeharkatzen du. Jeniseiko bazterretan Siberiako nomada tribuak bizi ziren, Ket edo Yugh tribuak bezala. Tribu hauek (Kott, Assan, Arin, Baikot edo Pumpokol tribuen moduan) politikoki errusiaratu ziren XVII. eta XIX. mendeen artean. Gaur egun, Ket batzuk baino ez dira existitzen Jeniseiko ezkerraldean.

Erreferentziak [aldatu]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Jenisei