Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1336ko apirilaren 9a
Shahrisabz
💀
Heriotza
1405eko otsailaren 19a
Otrar (en) Itzuli
🔨
Lanbidea
gudari
📷
Argazkiak
ikusi
Tamerlan.

Tamerlan, apirilak 9ko 1336-ean jaio zen, Transoxiana, kesh-en.

Eurasiaren konkista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIV. mendean Eurasiaren zati handi bat konkistatu zuen bi hamarkadetan.

1382 eta 1405 artean, bere armadak Delhitik Moskurainoko lurraldeak zeharkatu eta konkistatu zituen. Timurtar dinastia sortu zuen XIV. mendean.

Honek, 5 seme-alaba izan zituen eta 4 emazte izen zituen. Txina konkistatzeko zorian egon zen baina ostailaren 17ko 1405-ean hil zen, 68 urterekin, Otarren.

Inperioaren sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indiako eta Mongoliako lurraldeetatik Mediterraneo aldeko lurretara zabaldu zen bere inperioa. Barlas mongol leinuko kidea zen eta Mongoliar soldadu nomada batzuen buruzagi gisa hasi zen 1364an.

Transoxianako erregea menderatu zuen, eta 1366-1370 bitartean, Mongoliar Inperioko khan nagusi bihurtu zen samarkadan.

1370-1380 bitartean, Turkestan aldeko khanerriak menderatu eta  Krimeako mongoliar agintarien laguntzaz errusiarrei eraso zien. 1380an sartu zen Moskun, eta lituaniarrak garaitu zituen Poltavako guduan.

1383 eta 1391 bitartean hainbat leku konkistatu zituen. Adibidez, Persiako zati bat, Irak, Mesopotamia, etb. Konkista horiek amaitzerakoan Moskuko hirian egon zen urtebetez.

1398an, India erasotu zuen eta urte bereko abenduan Delhiko hiria suntsitu zuen. 1399ko apirilean irten zuen Indiatik eta espedizio bat antolatu zuen Egiptokoen aurka.

1404an Samarkandara joan zen. Hiri horretara joan ondoren hasi zen Txinaren konkista pentsatzen, baina gaixotu eta hil egin zen. Hil ondoren, seme eta biloba nagusien artean banatu zen bare inperioa.