Transoxiana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Transoxianaren mapa.

Transoxiana[1] Erdialdeko Asiako Turkestango eskualde historiko bat da, Aral itsasoa eta Pamir goi-ordokiaren artean dagoena, gaur egun Uzbekistan, Tajikistan, Kazakhstan eta Turkmenistanen artean banatua dagoena. Bere izenak "Oxus ibaitik haratuago" esan nahi du, hau da, gaur egungo Amu Daria (antzinako grezieraz: Ώξος, Ōxos) ibaitik iparraldera. Tamerlan eta timuridoen dinastiaren (XIV. mendea eta XV. mendea) inperioaren erdigunea izan zen. Bere hiriburua Samarkanda zen. Baliteke Zoroastro edo Zaratustraren jaiolekua izatea.

Transoxiana greziarrek Oxos ibaitik haratuago zegoen lurraldea izendatzeko erabili zuten izena da. akemenestarrek Sogdiana deitu zuten, eta Baktrianarekin batu zuen Alexandro Handiak satraperria bakar batean. Independizatua, Diodoto I.aren Grekobaktrianar Erresuma eratu zuen, beranduago Kusan Inperioak inbaditua, azkenean, VIII. mendean arabiarrek okupatua izan zelarik. Han garatu zen hurrengo mendeetan Europari utzi zioten zientziaren zati handi bat.

XIII. mendean Mongoliar Inperioak okupatu zuen, eta XIV. mendean Tamerlan bere hiriburua zen Samarkandan ezarri zen, arte, lanbide eta merkataritza guztietako jendea erakarriz: greziarrak, txinarrak, egiptoarrak, pertsiarrak, siriarrak, armeniarrak, etab... Eskualdea, jarraian zenbait islamiar hiri-estatu independentek gobernatu zuten, XIX. mendera arte, Errusiar Inperioak inbaditu zuenean. Gaur egun, gehienbat Uzbekistanen zati da, 1991tik independentea den herrialdea. Bukhara, Samarkanda eta Khiva dira, ziur asko Transoxianaren milaka urteko historiaren ordezkaririk ospetsuenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]