Txikipedia:Tomas Akinokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tomas Akinokoa

Tomas Akinokoa 1225. urtean jaio zen eta 1274. hil zen. Tomas Akinokoak lanbide asko izan zituen: filosofia teologoa, latinezko idazlea eta domingotar fraidea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Roccaseccan jaio zen, baina ez zen bertan bizi, Aquinon bizi zen 1239arte, Napolira joan egin zer urte hartan. Zazpi arte liberalak ikastera (gramatika, erretorika, dialektika, aritmetika, geometria, astronomia eta musika)  1245. urtetik 1272. urterarte Parisera joan zen hainbat alditan eta 1272. urtean Napolira bueltatu zen. Fossanova abadian 1274. urtean hil zen martxoaren 7an.

Pentsamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aristoteles oinarri harturik, Tomas Akinokoak eskolastikaren kristau pentsamendura egokitu zuen hura. Haren pentsamenduak, beraz, kristautasunaren dogmetan, Erdi Aroko tradizio kristauan eta Aristotelesen filosofian ditu erroak.