Ur baliabideak gizakiarentzat erabilgarriak izan daitezkeen uraren baliabide naturalak dira. Uraren erabileren artean daude nekazaritza, industria, etxeko jarduerak, aisia eta ingurumen jarduerak. Izaki bizidun guztiek behar dute ura hazteko eta ugaltzeko.
Lurrean dagoen uraren % 97 da ur gazia; eta % 3 besterik ez, ur geza. Ur geza horren bi heren baino gehixeago izoztuta daude, glaziarretan eta poloetako izotz kaskoetan.[1] Izoztu gabeko gainerako ur geza lurpeko uretan dago batez ere, eta zati txiki bat besterik ez dago lurrazalaren gainean edo airean.[2]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Ingelesez) Earth's water distribution. United States Geological Survey.
- ↑ (Ingelesez) «Scientific Facts on Water: State of the Resource» GreenFacts Website.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) Munduko ur baliabide berriztagarriak, herrialdeka
- (Ingelesez) Nazioarteko hidrologia eta ur baliabideen ataria