Wikipedia, Entziklopedia askea
Pian Palú aintzira.

Ekosistemak sistema biologikoak dira, eta komunitate batean bizi diren organismo guztiek eta faktore abiotiko edo ez-biologiko guztiek (klima, erliebea, argitasuna) osatzen dituzte. Gure planetan ekosistemen aniztasun handia dago, eta ekosistema horiek honela sailkatzen dira: uretako ekosistemak, lehorrekoak eta mistoak edo trantsiziokoak.

Zehazki, ur gezako ekosistemetan, ur-masa nagusia ur gezakoa da eta gatz kontzentrazio txikia du. Aintzirak, zingirak, ibaiak, errekatxoak eta abar dira, eta, bistan denez, ur gezako ekosistemak berebiziko garrantzia du izaki bizidun gehienen biziraupenerako, bai animaliei dagokionez, bai florari edo landarediari dagokionez, eta Lurrean dauden bioma askotan presente daude.

Zeintzuk dira ur gezako ekosistema motak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur gezako ekosistemak garrantzi handiko sistemak dira, askotariko zerbitzuak ematen dituztenak: elikagaien eta ura ematen digute, klima erregulatzen dute, biodibertsitatea eta lurzoruak mantentzen dituzte, kutsatzaileak metatu eta ezabatzen dituzte eta materiaren zikloan parte hartzen dute.

   Ba al dakizu   
Oso datu interesgarria da ohartzea egunero edaten dugun uraren % 65 ibaietatik datorrela. Hala ere, argazki honetan agertzen den ur kopuru gehiena ur gazia da (alegia, itsasoko ura).

Ur gezako ekosistema urtarrak honela sailkatzen dira:

Non aurki daitezke ur gezako ekosistemak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen argitu dugun bezala, horien kokapena da haien ezaugarri nagusietako bat. Ur kontinentalen eremuak dira, hau da, lehorrean daude, lurrazalean edo haren azpian. Klimari dagokionez, Ur gezako ekosistemetako klima oso aldakorra da, kostaldetik gertu edo urrun dagoenaren araberakoa baita, baita zein altueratan dagoen ere. Horrela, ekosistema zenbat eta gorago egon, orduan eta hotzagoa izango da klima.

Nolako animaliak aurki ditzakegu ur gezetan?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izokina.

Ur gezako ekosistemetako faunari dagokionez, uretako animalien artean arrainak, moluskuak, anfibioak, intsektuak eta ugaztunak daude. Hona hemen Euskal Herrian topatu ditzakegun adibide batzuk: izokina, amuarraina, igarabak, beltxargak, ahateak, muskerrak, igelak, apoak, izainak, ibai-karramarroak, eta abar.

Nenufarea.

Zeintzuk dira ur gezetan aurki ditzakegun landareak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur gezako ekosistemetako florari dagokionez, ur gezako landareak eta algak dira. Ur hauetan edo bere ertzetan bizi diren landareen artean, ur-jazintoa, nenufareak, kalak, ihiak, kanaberak, ur-letxuga eta abar nabarmendu ditzakegu.


Ibaiak eta beste ekosistemak lotikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaiak denboran zehar irauten duten ur-korronteak dira, eta jarraitutasunez doaz norabide bakarrean, hau da, azkar isurtzen dute ura. Ibaiaren arroaren ezaugarriek eta klimak (tenperatura eta prezipitazioak) zehaztuko dute ibaiertzeko landaredia. Ibaietako ekosistemaren ekoizle nagusiak algak, goroldioak, likenak eta landare baskularrak dira, hau da, ibaiertzeko zuhaitzak, gehienbat,.

Irati ibaia (Nafarroa)

Ibaiak aldatu egiten dira ibilbidean zehar. Ibaien goi-, erdi- eta behe-tarteek ezaugarri desberdinak dituzte, eta, beraz, espezie- eta prozesu-komunitate desberdinak izango dituzte.

Ibaiaren egoerak eragiten dio ekosistema osoari, bai zuzenean eta zeharka. Adibidez, lurpeko urek, garrantzi handia dute. Hauek erabiltzen direnean, ibaiaren kontserbazio-egoeran eragina izan ahal dute.

Lakuak edo egitura itxia duten ur gezako ekosistemak (lentikoak).[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema lentikoak, hala nola aintzirak, urmaelak, zingirak, etab., fluxurik gabeko ur-gorputz itxiak edo denboran irauten duten korronteak dira. Horietan hiru eremu bereiz ditzakegu: epilimnion (azaleko ur geruza), metalimnion (tarteko geruza, ezaugarri fisiko eta kimiko oso aldakorrekin) eta hipolimnion (geruza sakonagoa).

Milieu de Bastan lakua Pirinioetan

Ur gezako ekosistema urtarretan dauden inguruneak, sistema litikoak deitzen direnak, hiru eremutan sailka daitezke:

  • Ertza: ertzetik gertu, landaretza dago eta argia lakuaren hondoraino iristen da.
  • Eremu pelagikoa: ur zabaleko eremua, non fitoplanktonak biziraun dezakeen.
  • Eremu sakona: ezinezkoa da landare-espezieen biziraupena, hala nola fitoplanktona, makrofitoak (begi hutsez ikusten ditugun landareak) edo makroornogaben biziraupenak, argia aintziraren hondora iristen ez denean.

Sistema horietan bolumena eta sakontasuna oso faktore garrantzitsuak dira. Bolumena eta sakontasuna oso handiak badira, atmosferarekin (oxigeno-iturri nagusia) eta sedimentuekin kontaktuan dagoen ur-bolumena gutxitzen da (mantenugaiak ur-zutabean sartzea zailtzen da), eta ura berritzeko denbora handitzen da (denbora hori igaro behar da sistemako ur guztia ordezteko).

Zer dira hezeguneak eta estuarioak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salburuako hezegunea. (Vitoria-Gasteiz)
   Ba al dakizu   

Hezeguneak ugalkortasun handiko eremutzat hartzen dira, espezie endemikoak dituzte ezaugarri, eta ez dira lehorrekoak edo uretakoak soilik. (Endemiko: Landare edo animalia-espezie batek banaketa-eremu bakar eta mugatua izatea, hau da, ez dago modu naturalean munduko beste leku batzuetan.)

Hezeguneak ekosistema mistoak edo ur kontinentalen ekosistemen eta lehorreko ekosistemen arteko trantsiziooak dira. Ekosistema geldoen eta lehorreko ekosistemen antzeko ezaugarriak dituzte, gutxienez urtean behin lurzorua urez gainezka dagoen lekuetan gertatzen baitira. Hori gertatzen denean, lurzoruak ez du oxigenorik eta tarteko ekosistema bat sortzen da. Horregatik guztiagatik, ingurune horietako komunitateak ez dira lehorrekoak soilik, ezta uretakoak ere; fauna endemikoa izan ohi da, eta inguruko eremuetatik bereizia, hala nola hegaztien eta narrastien familia handietatik.

Urdaibai estuarioa (Bizkaia)





Gehiago jakiteko:[aldatu | aldatu iturburu kodea]