Txosten

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Txosten bateko hiru orri. Txostenaren orri pare batean bigarren esku batek idazluma urdinaz gehitutako oharrak ikus daitezke. Orrietako goiburuetan txostenari ofizialtasuna ematen dioten edo egiletasuna erakusten duten atalak ikus daitezke.

Txostena gai jakin bati buruz informazio zehatza modu sistematiko batean biltzen duen agiri eta testu-mota bat da. Informazioarekin batera askotan zenbait gomendio edo aholku eman ohi dira.

Txostenaren atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txostenetako izenburuak luzeak izan ohi dira. Txostenean agertuko den gaia eta informazioaren nondik-norako batzuk agertu ohi dira izenburuan bertan. Batzuetan izenburuarekin batera bigarren mailako azpi-izenburu moduko bat agertu ohi da izenburuaren osagarri. Izenburuan bertan gai nagusia zein ote den ikusi ohi da, eta denbora-espazio koordenada batzuk agertu ohi dira.

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geroago txosteneko gorputzean garatuko denaren laburpena agertu ohi da hasieran. Bestela, hasierako paragrafoan edo paragrafoetan geroago agertuko den informazioaren aurrerapena agertu ohi da. Beste aukera bat: geroago jorratuko den gai nagusiaren aurkezpena egitea sarreran.

Nahita saihetsiko diren zenbait kontu ere aipatu ohi dira sarreretan. Erabiltzen den informazio iturri nagusiak zeintzuk diren sarreran bertan aipa daitezke, eta iturri horien fidagarritasunari edo mugei buruz zerbait adieraz daiteke labur sarreran bertan.

Aurkibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txotenak, oso laburra ez bada, aurkibide bat izan ohi du.

Txostenaren gorputza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal nagusia da. Txostenaren gai nagusiari buruzko informazio objektiboa biltzea du helburu nagusi. Aurkitutako informazioa modu ordenatuan, estrukturatuan agertu behar. Informazioa modu zehatzean, argian eman behar. Tonua ez da polemikoa izan behar, neutroa baizik. Egiten diren baieztapenak, ematen diren informazioak objektibotasunetik ahalik eta hurbilen jartzeko ahalegina antzeman beharko.

Informazio igorpen nagusia, analisi mamitsuenak txostenaren gorputzean kokatu ohi dira.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datuak, estatistikak, informazio ahalik eta objektiboenak txostenaren gorputzean erakutsi eta gero, txostenaren amaiera aldera "Ondorioak" izeneko edo antzeko izeneko atala agertu ohi da. Txostenaren helburua ez da errealitatea azaltzea edo deskribatzea besterik gabe; errealitate horretan eragitea izaten da helburu. Horretarako txosteneko egilea edo egileak bere objektibotasunetik urruntzeko arriskua hartu ohi dute eta aholku, gomendio eta iritziak gehitzen dituzte txostenaren amaiera aldera.

Txostenak gogatzeko helbururik balu, bairatzeko helbururik balu, helburu horiek lortzeko txostenak ondorioetan eman beharko ditu bere onenak. Aurreko ataletan emandako datuak ondo antolatu behar dira ondorioetan tesi bat indarrez defendatu ahal izateko.

Eranskinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio iturrien aipuak, estatistika datuak, estatistika taulak, bibliografia, interneteko estekak, taulak, grafikoak, aipuak...

Beste[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txostenetan zigilu-markak, orrialde-goiburuak, oin-oharrak, argazkiak, irudiak, sarrera edo irteera datak, enpresa baten izena, administrazio baten atal bateko identifikazio-ezaugarriak eta beste hainbat elementu ager daitezke. XXI. mendean txostenak hainbat moldeko letra-tipoekin aurkeztu ohi dira baina eskuz egindako gain-oharrak eta ager daitezke.

Zenbait estilo liburuek txostenak txukun aurkezteko aholkuak ematen dituzte.