Txurdin (Realaren maskota)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txurdin.

Txurdin Real Sociedad futbol taldeko maskota da. Partidatan ikusleak animatzea eta entretenitzea du helburu. Eskoletako haurrak Zubietara edo Anoetara bisitan joaten direnean ere Txurdinek egiten die harrera.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko irailean Marrazketabar marrazkilariak sortu zuen Errealaren armarrian oinarrituta[1]. Hanka luzeak ditu, baloi itxurako burua eta gainean erregearen koroa.

Izena aukeratzeko Errealaren udalekuetan izan ziren 156 haurren artean bozketa egin zen eta Txurdin nagusitu zen. Txuri eta Urdin hitzen arteko elkarketa da[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Así es Txurdin, la nueva mascota de la Real Sociedad» Lenders Magazine (Noiz kontsultatua: 2021-03-22).
  2. (Gaztelaniaz) «Txurdin, el último fichaje de la Real Sociedad, llega a Zubieta» Real Sociedad 2019-09-04 (Noiz kontsultatua: 2021-03-22).