Anoeta estadioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Donostiako estadioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Anoeta».
Anoetako estadioa
Anoetako estadioa
Anoeta
Datuak
Kokalekua Bandera de San Sebastián.svg Amara Berri, Donostia
Gipuzkoa Donostialdea, Gipuzkoa
 Euskal Herria

Anoeta estadioa non dagoen adierazten duen Donostia erdiguneko mapa
Anoeta estadioa
Anoeta estadioa (Donostia erdigunea)
Inaugurazioa 1993ko abuztuaren 13a
Mota belarra
Edukiera 32.000 ikusle
Neurriak 105 x 70
Jabea Donostiako Udala
Etxeko taldea
Erreala
Biarritz Olympique Pays Basque taldeak Europako Errugbi Kopako partiduak ere hemen jokatu ohi ditu

Anoeta estadioa Donostiako Amara Berri auzoan dagoen estadio bat da. Anoetako kirolgunearen eremuan. Bertan Real Sociedad talde donostiarrak jokatzen du, aldiz zelaiaren jabegoa Donostiako Udalarena da.

2005az geroztik, Biarritz Olympique euskal errugbi taldeak Europako Errugbi Kopa edo Heineken Kopako etxeko partiduak ere bertan jokatzen ditu, 2009tik aurrera Aviron Bayonnais euskal errugbi taldeak ere bertan pare bat partidu jokatu ditu. 2006ko Beteranoen Atletismoko Mundialak ere bertan ospatu ziren.

Anoetako estadioak 1913an inauguratutako Atotxa zelaia ordeztu zuen.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anoeta estadioa Donostiako Amara Berri auzoko Anoeta Pasealekuaren 1. zenbakian kokatzen da, bere postakutxa zenbakia 20014 delarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estadioa eraikitzeko lanak 1990ean hasi ziren, 47 milioi euroko aurrekontuarekin, eta 1993ko uztailaren 29an inaugurazioa egin zen, Atletismoko Europako Junior Txapelketa egiteko. Orduan, estadioak 29.000 lagunentzako lekua zuen.

Halere, inaugurazio ofiziala 1993ko abuztuaren 13an egin zuten, "Kaixo Anoeta" izeneko ekitaldipean.

Bertan, beste zenbait ekintza batzuez gain, Real Sociedad eta Real Madrilen arteko lagunarteko lehia bat ere jokatu zen, 2-2 emaitzarekin amaitu zelarik.

Ordutik, norgehiagoka ugari jokatu dira bertan, besteak beste, UEFA txapelketa eta Txapeldunen Ligakoak.

1998an iparreko eta hegoko hondoak handitzeari ekin zitzaion eta, tarteko oin bat eraikiz, edukiera 32.076 eserlekukoa izatera igaro zen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

32.000 pertsonentzako eserlekuak ditu, guztiak teilatupean. Zelaiak 70 metro neurtzen ditu zabalean eta 105 metro luzetara, eta horrez gain, atletismoko pista bat ere badu.

Ohorezko palkoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anoeta estadioa eta Amara Berri auzoaren aireko ikuspegia.

Anoetako ohorezko palkoa 120 pertsonentzako gaitasuna duen palko zabal eta moderno bat da. Partiduak jokatu ohi diren egunetan erakunde ezberdinen arteko harreman gunea izan ohi da. Bertan Gipuzkoako futbola, politika, ekonomia nahiz kultura mailako pertsonaiak bildu ohi dira.

Eremu honetan jendaurreko ekitaldiak ere ospatzen dira, adibidez 50 urte baino gehiago daramatzaten bazkideei eginiriko klubaren urrezko dominaren eskeintza, denboraldiko taldearen poster ofizialaren aurkezpena edota pertsonaia nabarmenen jendaurreko harrerak, etab.

Aldagelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anoetako estadioko aldagelek beste estadio askoetakoek ez bezala ezaugarri garrantzitsu bat dute: etxeko nahiz kanpoko taldeen aldagelak berdin-berdinak direla. Orokorrean estadio gehientsuenetan hau ez da horrela izaten. Aldagela hauetako ezaugarri nagusia handiak eta erosoak izatean datza. Jazteko eremu handia, masaia gune ezberdindua, baita garbigela ezberdindua ere, eta azkenik dutxa erosoak. Beroketa gune handi bat ere badago. Gusti honen ondorioz, Espainiako Lehen Mailako futbolarien artean burututako inkesta baten ondorioz Anoeta estadioko aldagelak futbol maila horretako onenak zirelako emaitza atera zen.[1]

Aldagela, ingon ezbairik gabe, estadioko gune mugatu edo itxienetakoa da. Partidu egunetan taldetik at dagoen inor ezin da haietarara sartu.

Finantzaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aviron Bayonnais euskal errugbi taldearen partidua hasi aurreko kanpoaldeko giroa. 2011ko martxoaren 5a.

Eraikuntzaren finantzazioa Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Errealarena izan zen, eta "Anoetako Kiroldegia" izeneko elkarte pribatuak kudeatzen du.

Errugbi partiduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestalde, Anoetako estadioa maiz Biarritz Olympique eta Aviron Bayonnais euskal errugbi taldeen partiduen jokolekua ere izan da.

Biarritz Olympique etxeko talde gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aviron Bayonnais etxeko talde gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kiroletik kanpoko ekitaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anoeta estadioaren kanpoko ikurrak.

Noizbehinka musika kontzertu zein ekitaldi erraldoien lekuko ere izan da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.realsociedad.com/euskera/home/real.asp?menu=040104 Horri guztiari esker, orain dela urte batzuk Lehen Mailako jokalari guztien artean egindako galdeketa batean, Anoetako aldagelak hautatu zituzten Lehen Mailako aldagela hoberen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anoeta estadioa Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa

Koordenatuak: 43°18′4″N 1°58′25″W / 43.30111°N 1.97361°W / 43.30111; -1.97361