Tystnaden

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tystnaden (euskaraz Isiltasuna) 1963ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama film bat da. Ingrid Thulin, Gunnel Lindblom, Birger Malmsten, Håkan Jahnberg eta Jörgen Lindström aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ester (Ingrid Thulin), bere ahizpa Anna (Gunnel Lindblom) eta hiloba Johanek (Jörgen Lindström) trenez atzerritar herrialde ilun baten barna doaz, ziurrenik gerran dagoena. Hiruak sorterrira itzultzen ari dira, baina euren bidaia eten eta atseden hartzeko hiri bateko erdipurdiko hotel batean ostatu hartuko dute, krisialdi pertsonala igarotzen ari den Ester gaixo jarri baita. Esterrek Annak eragiten dion erakarpen sexuala erreprimitzen duen bitartean, Annak egoera aspergarri hartatik eta ezinegonatik askatuko duten sentzazio eta bizipenen bila dabil, horrenbestez hoteleko tabernako zerbitzariarekin oheratuko da. Hortaz, bi ahizpen arteko harremana batak bestearekiko duten erabateko gorrotoa eta elkarren arteko menpekotasun patologikoaren nahasketa arraro bat da, gainera haurra egoera honen lekuko mutua ere bilakatuko da.

Ingrid Thulin eta Ingmar Bergman filmaketan zehar.

Aktoreak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tystnaden Aldatu lotura Wikidatan