Uharri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bikini atoloia, koralezko uharriz osatua

Uharri edo arrezife bat ur azalaren azpian dagoen arroka edo hondarrezko barra da. Ur mehetan daudenez ontziak hondatzeko arrisku handia dute.

Uharri ezagunenak itsaso tropikaletako koralezko uharriak dira. Sorrera prozesua biotikoa da, koralek eta kare-algek eratua. Beste uharri asko prozesu abiotikoz sortzen dira, hau da, arrokak higatzean eta hondarra sedimentatzean.

Uharriak artifizialki sortu daitezke, berariaz eraikiz ala ontziak nahita hondoratuz. Horrela, itsas hondoa aberastu egiten da algak eta arrainen babeslekuak sortuz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Uharri Aldatu lotura Wikidatan