Koral

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Koral
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Cnidaria
Klasea: Anthozoa
Ehrenberg, 1831
Egungo azpiklase eta ordenak

Alcyonaria
   Alcyonacea
   Helioporacea
Zoantharia
   Antipatharia
   Corallimorpharia
   Scleractinia
   Zoanthidea
  Ikusi Anthozoa detaile gehiagorako

Koralak Cnidaria banaketa eta Anthozoa klasean sailkatutako animalia txikiak dira.

Koral bezala ezagutzen den animalia ez da milimetro gutxi batzuetako diametroa duen polipo bat besterik. Itsasoan disolbatutako kaltzioa bere ehunetan finkatzeko abildadea du, eta, honela, hain bereizgarri egiten duten egiturak osatuz.

Korala eta bere kaltziozko egitura, zuriak dira. Hartzen dituzten kolore ezberdinak, polipoekin sinbiosian bizi diren mikroalga batzuen eraginagatik da. Alga hauek, zooxantela izena hartzen dute. Arrazoi honegatik, koralak oso ur gardenak behar ditu garatzeko, zooxantela izeneko algek fotosintesia egin dezaten.

Koralak, animalia haragijaleak dira. Euren oinarrizko janaria zooplanktona izaten da. Ugalketari dagokionez, ugalketa sexuala dute koraletako batzuk, eta besteek, asexuala. Gainera, espezie batzuetan, bi motak ematen dira. Zelula sexualak itsasora bidaliak izaten dira, guztiak batera, ilargiaren faseak edo itsasaldiak jarraituz. Ernalkuntza, kanpoan gertatzen da, eta hain ugaria da, ze urak tindatzen ditu. Arrautza asko, arrainen janari izaten dira, baina, hainbeste jartzen dituztenez, gehienek bizirik jarraitzen dute.

Koralezko uharriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Koralezko uharri

Denborarekin, polipoak hil egiten dira, baina kaltziozko egiturak mantendu egiten dira eta beste koral polipo batzuek har ditzakete, belaunaldiz belaunaldi kaltziozko egiturak sortzen jarraituko dutenak.

Milioika urtetan zehar, kaltziozko egitura handiak eratzen dira, koralezko uharriak bezala ezagutzen direnak.

Batzuetan, uharriak, hain handiak dira ze ur azaleraino hel daitezke. Honela, korala, gero hondoratzen den sumendi uharte baten inguruan hazten denean, eraztun forma hartzen duen koral egitura bat sortzen da, erdian aintzira bat duelarik. Egitura honi atoloi deritzo.

Luzera handiena duen uharria, Koral Hesi Handia da. Australian dago, Queensland estatuaren kostaldean: 2000 kilometro karratuko azalera du eta eraikin naturalik handienetako bat da.

Koralezko uharriak hainbat itsas izakiren bizitoki dira, bertan, harraparien aurkako babesa eta janaria aurkitzen baitute.

Koral espezie batzuk honako hauek dira:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Koral Aldatu lotura Wikidatan