Belharra

Koordenatuak: 43°24′13″N 1°43′04″W / 43.40361°N 1.71778°W / 43.40361; -1.71778
Wikipedia, Entziklopedia askea
Belharra
Geografia
Map
Koordenatuak43°24′13″N 1°43′04″W / 43.40361°N 1.71778°W / 43.40361; -1.71778

Belharra Hendaia eta Donibane Lohizuneko kostaldean dagoen uharri bat da, eguraldiaren arabera olatu edo uhin erraldoi bat sorrarazten duena. Uhinari ere Belharra deritzo eta surflariei esker egin da ezaguna.

Izena itsas belarretik datorkio, eta gehienetan lapurterako grafiaz erabiltzen da (belharra, eta ez belarra).

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharria Hendaia eta Donibane-Lohizune arteko kosta parean dago43°24′37″N 1°43′08″W / 43.410316°N 1.718931°W / 43.410316; -1.718931. Itsasertzetik urrun sortzen da eta ur-motorrekin iritsi behar izaten da.[1][2][3] Ez da olatu ziklikoa, eguraldiaren arabera sortzen baita. Maiz hamar metro baino handiagoko altuera izaten du, batzuetan 16 eta 17 metro bitartekoa izanik. Hala ere, 20 metroko altuera ere hartzen duela baieztatu izan da.

Bakarrik surflari adituak ausartzen dira Belharrari aurre egiten. Horien artean, Peio Lizarazu euskal surflaria Belharraren gainean ibili den surflarietako bat da[4].

Munduko olaturik nabarmenen zerrendetan aipatu ohi da Belharra olatua.[5]

Surflari bat, eskuinean, Belharra izeneko olatuan. 2013ko abenduaren 22an.
Belharra. 2017ko otsailaren 3an.



























Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) SurferToday.com, Editor at. «Belharra: the magnificent French outer reef break» Surfertoday (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
  2. (Ingelesez) SurferToday.com, Editor at. «Belharra: the French reef break awakens» Surfertoday (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
  3. (Ingelesez) «Surf Blog - Legendary Surf Spot Belharra» www.surfholidays.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
  4. Kazeta.info - 2014-01-07[Betiko hautsitako esteka]
  5. (Ingelesez) SurferToday.com, Editor at. «The biggest waves in the world» Surfertoday (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]