Ulagalantha tenplua (Kanchipuram)

Koordenatuak: 12°29′N 79°26′E / 12.49°N 79.43°E / 12.49; 79.43
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ulagalantha tenplua (Kanchipuram)
Kokapena
Herrialdea India
Indiako estatuaTamil Nadu
Indiako barrutiKanchipuram barrutia
Koordenatuak12°29′N 79°26′E / 12.49°N 79.43°E / 12.49; 79.43
Map

Ulagalanda, Ulagalandha edo Ulagalantha Perumal tenplua Kanchipuramen, Tamil Nadun (India) dagoen Vishnu jainkoari eskainitako tenplu hinduista da. Arkitekturaren estilo drabidikoan eraikia, tenpluaren aipu zaharrak daude gure aroko VI. mendetik aurrera. Vishnuri eskainitako 108 Divya desam edo gurtza gune sakratu delakoetarik, lau tenplu honen barruan daude, Thirukkarvaanam, Thirukaaragam, Thiruneeragam, eta Thiruooragam izenekoak[1].

Pallava garaian eraiki zela uste da, eta 846. urteko inskripzuio bat gordetzen garai horretakoa. Gehikuntzak izan zituen gero, Chola eta Vijayanagara dinastiekin.

Tenplu ireki eta funtzionala da 21. mendean, fededunak eta bisitariak hartzen dituena. Sabai biziki koloreztatak ditu etengabe eraberritzen dituztenez bere kanpoko margoak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]