Vishnu
Wikipedia(e)tik
Vishnu (Sanskritoz: विष्णु Viṣṇu) hinduismoaren tradizio vishnuitan jainko gorena da. Adi Shankara filosofoaren smarta jarraitzaileek, beste hinduen artean, Vishnu Panchayatana puja edo Jainkoaren bost lehen mailako itxuretako baten moduan gurtzen dute[1]
"Vishnu Sahasranama" zerrendak[2] Visnu Paramatma (Arima Gorena) eta Parameshwara (Jainko Gorena) izendatzen ditu.
Tri-murti (euskaraz: "hiru forma"; Sanskritoz: trimūrti) kontzeptu hinduistan sorrera, kontserbazio eta suntsipen zikloak jainkoak irudikatzen dituzte: Brahma sortzailea, Vishnu kontserbatzailea eta Shiva suntsitzailea.
Ezaugarriak[aldatu]
Vishnuren ezaugarriak jainko Goren moduan zenbatezinak badira ere, baditu sei ezaugarri nagusiak:
- Jñāna (Orojakina)
- Aishvarya (Burujabetza)
- Shakti (Energia edo ahalguztiduntasuna)
- Bala (Indarra)
- Vīrya (Kemena)
- Tejas (Distira edo bere burua aski izatea)[3]
Avatarrak[aldatu]
Sakontzeko, irakurri: Avatar
Vishnuk hamar avatar nagusi ditu, dashavatara izenekoak:[4]
- Matsya, Hayagriva hil zuen ukabila gizakiak salbatuz.
- Kurma, Ozeanoetan Devas eta Asuras lagundu zituen dortoka.
- Varaha, Hiranyaksha hil zuen basurdea, Lurra salbatuz.
- Narasimha, Hiranyakashapu demonioa menderatu zuen lehoia.
- Vamana, erraldoi bilakatu zen ipotxa Bali erregearen eskuetatik mundua salbatzeko.
- Parashurama jakintsua, Treta Yugan agertu zen Rama aizkoraduna.
- Rama, Sri Ramachandra, Raavanan demonioen erregea hil zuen Ayodhyako printze eta erregea.
- Krishna Dwapara Yugan agertu zena.
- Buda, gogargietsia.
- Kalki edo betikotasuna, Kali Yugaren amaieran agertuko dena.
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Patrick Olivelle. "The Date and Provenance of the Viṣṇnu Smṛti." Indologica Taurinensia, 33 (2007): 149-163
- ↑ Sri Vishnu Sahasaranama - Transliteration and Translation of Chanting
- ↑ Tapasyananda (1991), Bhakti Schools of Vedānta, Chennai: Sri Ramakrishna Math, ISBN 8171202268, http://books.google.com/books?id=Q_VtAAAACAAJ.
- ↑ Garuda Purana 1.86.10-11
| Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |