Urdanatz
Urdanatz | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.118 |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°59′06″N 1°34′05″W / 42.985°N 1.568°W |
Mendikatea | Saioako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Urdanatz edo Erbilarreta, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da.[1]
Burdindogi eta Baratxueta mendien arteko bizkar luzean nabarmentzen den tontorra da Urdanatz, irispide errazak eskainiz, H.tik nahiz I.tik, gandorrari jarraituz.
Basoa urriagoa da Urdanatzen inguruan, nahiz eta tontorra pagoak hartuta egon. Abereak ez dira ugari antza denez eta txilarra eta iratzea gailentzen ari dira pixkanaka pixkanaka, larrea estaliz.
Aipatutako mendiekin batera igo daiteke, neke handirik gabe, ibilbide berean lotuz, Iragi edo Egozkuetik abiatuta.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
Urdanatz (Mendikat)