Urnobieta

Koordenatuak: 43°13′05″N 2°21′25″W / 43.218°N 2.357°W / 43.218; -2.357
Wikipedia, Entziklopedia askea
Urnobieta
Datu orokorrak
Garaiera643
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°13′05″N 2°21′25″W / 43.218°N 2.357°W / 43.218; -2.357
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa

Urnobieta, Gipuzkoa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Bada hainbat kontu mendi honen inguruan, bere izena eta kokapena dela eta.

Nahasketa baten ondorioz Urnobitza izenaz ezagutu izan da Azkarateko mendatearen iparraldean gailentzen den mendia (izen berarekin, Azkarate alegia, ageri da zenbait mapatan: x552139, y4784700, 666 m), eta bertara jo dute, ohi denez, mendizale guztiek, eta han dago bai erpin geodesikoa eta bai buzoia.

Urnobitza / Urnobieta izena ordea iparralderagoko beste muino bati dagokio antza denez, eta hortaz jabetuta hari dagozkion koordenatuak eta altuera egokitu zaizkio orain Katalogoko sarrerari (2007). Baina kontua da gain hartan ez dagoela hura Katalogoko mendia dela adierazten duen arrastorik: erdia larre guri eta erdia lur gorri den muino bat besterik ez dago han. Hura gainera hegoalderagoko muinoa baino apalagoa da, bada 20 metroko aldea bien artean. Horiek argitu bitartean, biak igotzea gomendatzen dizuet; erraza da gainera bien arteko bidea egitea, basogintzako pista zabaletan aurrera. Bista hobeak ditu orain (basoa oraintsu -2007- bota dute tontorraren inguruan) Urnobietak, Azkarateko tontorra basoz inguratuta dago eta ez dago deus ikusterik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urnobieta, http://www.euskal-herria.org/.