Urrutia txaleta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Gueñeseko eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urrutia».
Urrutia txaleta
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGueñes
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1910

Urrutia txaleta 1910an Gueñesen eraikitako indiano etxea da. Emiliano Pagazaurtundua arkitektoak diseinatu zuen, Mexikon dirutza handia egin zuen Urrutia-Galdames familiarentzat. Urrutia familiaren udako egoitza bezala erabiltzeko eraiki zuten. Txaletaren fatxadetan, Frantziako Bigarren Inperioaren eta arkitektura modernistaren eragina nabaria da.

Frantziako eragina du hainbat elementutan, bigarren solairuan terraza bihurtzen diren alboko tribunetan, aurrealde nagusiko arku hirukoitzek osatutako galerietan, hiru dimentsiotako egituran edo eskailera inperialean. Modernismoa balkoietako burdinetan atzematen da eta baita gailurrerian ere. Urrutia jauregia ingeles estiloko lorategiz inguratuta dago, pergola eta lorezainarentzat etxea ditu eta baita urmael bat ere.[1]

Eraikinaren barruan, apaingarri neo-pizkundetarrak, panelez estalitako hormak, jantokirako atea eta Amadeo Depriten beirateak aipagarri dira. Etxearen inguruan, pergola, lorazainaren etxea, eta urmaela zeuden. 1974. urteaz geroztik txaleta Gueñesko udaletxea da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  1. «Urrutia txaleta (Udaletxea)» turismo.euskadi.eus 2007-01-05 (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).