Uxaldi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Basurde uxaldian parte hartutako ehiztariak eta txakurrak argazki zahar batean

Uxaldia ehiza mota bat da, bereziki ehiza larrian erabilitakoa. Taldetan burutzen da. Horretarako ehiztariak bi taldetan antolatzen dira. Talde batean zakurtzainek txakurren laguntzaz zonalde bat aztertzen dute ehizagaiak aurkitzen eta beste ehiztariak gordeta dauden lekuetara horrela eramaten. Horrela izututako animaliak beraien albora igarotzerakoan tirokatzen dituzte akabatzeko.

Uxaldia bereziki basurde eta oreinak ehizatzeko erabiltzen da, baina baita adarzabala, mufloia, orkatza, sarrioa eta otsoak harrapatzeko.

Euskal Herrian ohikoak dira ere azeriak harrapatzeko uxaldiak, eta beste lekuetan baino gehiago eginten dira orkatzen ehizarako.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]