Ehiza
Ehiza gizakiak edo animaliek harrapakina atzematea edo hiltzea helburu duen jarduera da[1]. Gizakien artean, lehen helburu nagusia elikadura lortzea bazen ere, egun entretenimendutzat hartzen da, normalean legeak antolatuta. Gizonek gehienetan ugaztun eta hegaztiak ehizatzen dituzte. Animaliak, berriz, elikadura lortzeko ehizan ibiltzen dira[2].
Arrain bat jazarri eta harrapatu (elikatzeko ala ez) arrantza du izena, normalean ehizaren motatzat hartzen ez dena. Era berean, tranpa jartzea jarduera ezberdinentzat jotzen da eta baita argazkiak ateratzeko animaliak jazartzea ere.
Jarduera honetan, ehiztariak armak erabiltzen dituzte eta, zenbait motatan, beste animaliak (falkoneria, ehiza-txakurrak, eta abar)
Harrapakinaren tamainaren arabera bi motako ehizak bereiz daitezke:
- Ehiza larria, tamaina handiko ehizakirako.
- Ehiza xehea, tamaina txikiko ehizakirako.
[aldatu] Erreferentziak