Uzta-biltzaileak (Anna Ancher)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uzta-biltzaileak (Anna Ancher)
Jatorria
Sortzailea(k)Anna Ancher
Sorrera-urtea1905
Ezaugarriak
Materiala(k)Margo-oihala eta olio-pintura
Dimentsioak58,6 (altuera) × 72 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaSkagengo museoa
BildumaSkagengo museoa
Inbentarioa1465

Uzta-biltzaileak (danieraz: Høstarbejdere) Anna Ancher (1859–1935) paisaiaren generoan aditua izan zen margolari daniarraren olio-pintura da. 1905ean bukatu zuen. Ancher Skagengo margolarien partaidea zen. Obra txiki samar da (56,2 x 43,4 zm). Margolaneren elementuak sinbolikak dira. Skagengo museoaren bilduman dago gaur egun.

Anna Ancher eta Skagen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anna Ancher (jaiotzez Brøndum) Skagengo margolariak izenez ezagutzen den artisten taldeko kidea izan zen, Jutlandiako iparraldeko Skagen arrantzale herrian hazi eta loratu zen 1870eko hamarkadatik XX. mende hasierara arte. Bera izan zen Skagen jaio zen taldeko kide bakarra; bere aitak bertako denda orokorra eta hotela zaintzen zituen. Ancher Danimarkako artista piktoriko handienetako bat bezala hartzen da; bere lan asko etxeko eszenetako argi-jolasetan zentratzen dira, baina erlijio-gaiengatik eta bere ama zaharrarekin egindako lanengatik ere ezaguna da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan honetan Anna Ancherrek gizon bat eta bi emakume erakusten ditu, Skagen inguruko soroetan uztarekin hasteko bidean. Ezohikoa da horrelako gaia Skagengo margolarien kanonean; hauek normalean bertako arrantzale komunitatearen bizitzan zentratzen ziren edo, bestela, etxe barruko eszenak irudikatzen zituzten. Irudia bi ataletan dago antolatuta: goiko zeru urdina eta behean zereal horia; uzta-biltzaileen irudiak soilik kolore-zatiak hausten du. Anna Ancherrek uzta-eszena batzuk ekoiztu zituen, guztiak antzekoak: uzta-biltzaileak eszenaren ardatz gisa ezartzen zituen.

Labore helduen soroek ugalkortasunaren gaiarekin lotzen dute modu naturalean eta, aitzitik, taldearen aurrealdean sega daraman gizonak heriotzaren irudiekin lotzen ditu; Ancher bizitza eta heriotza uztartzen ari da, baina uztaren ordena eta lanaren banaketa ere irudikatzen ari da: tradizionalki gizonak segarekin mozten zuen uzta eta emakumeek lastoa eskuekin edo sardexka batekin biltzen zuten. Ancherren margolanak, gehienetan, ez dira obra sinbolistak, baina hau horrelako elemanutak erakusten ditu: 1893an Martha Johanseni (Viggo Johansen margolari lagunaren emaztea) gutun batean idatzi zuenez, pentsatu zuen «naturari atxikitzeko joera zuela arre, noizean behin Sinbolismo apur batek benetan ez du kalterik egiten».

Ancherrek uzta-eszena bat ekoizteko zuen interesa piztu izana agian Skagenen bere senarrarekin Michael Ancher-ekin partekatzen zuen etxetik gertu baserri asko zeudelako eta uzta garaian soroetatik pasatzen ikusiko zituen langileak. Halaber, beste artista batzuen antzeko gaiei buruzko margolanek ere inspiratu zuten, esaterako Vincent van Goghen lanak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]