Skagen
|
Skagen |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Estatua | |||
| Eskualdea | Iparraldeko Jutlandiako eskualdea | ||
| Koordenatuak | 57°43′23,34″N 10°35′52,30″E / Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaKoordenatuak: 57°43′23,34″N 10°35′52,30″E / Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea | ||
| Posta kodea | 9990 |
||
| Biztanleria | 9.380 bizt. (2011) | ||
Skagen, Danimarkan iparralderen dagoen herria da. Iparraldeko Jutlandiako eskualdean dago, zehazki Vendsyssel-Thy uharteko Frederikshavn udalerrian.
Eduki-taula |
Etimologia [aldatu]
Ez da zehazki ezagutzen izenaren jatorria. Ingelesez skeg itsasuntzi baten gilaren luzapena, bestalde suedieraz skägg bizarra da.
Geografia [aldatu]
Skagerrak (zeinak Skagenetik hartzen duen izena) eta Kattegat itsasarteen arteko muga naturala da. Bien artean hareazko lurmutur bat ageri da, olatuek alde bietatik jotzen dutena, eta Grenen (adarra) izena du. Mendebaldera Ålbæk Bugt (Ålbæk badia) eta ekialderantz Tannis Bugt (Tannis badia) ditu.
Deskribapena [aldatu]
Etxe hori baxu tipikoak ditu. XIX menderarte duna mugikorrek ingurua desertifikatzeko arriskua zuten baina belar eta zuhaixken landaketa masiboak prozesua gerarazi zuen. Toki turistikoa da batez ere udan eta San Juan gaua (Sankt Hans Aften) hondartzan suak eginez eta musika eta dantzarekin ospatzen da.
Historia [aldatu]
I mendean Plinio Zaharrak jadanik aipatzen du bere IV Liburuan, Promenturium Cimbrorum excurrens in maria longe paeninsulam efficit quae Tastris appellatur (Zinbrioen lurmuturra itsasoan barneratzen da Tastris izeneko penintsula sortuz).
Skageneko itsasoak oso gaiztoa izatearen fama du marinelen artean. Horregatik daude garai desberdinetako lau itsasargi kostaldean. Zaharrena, Vippefyr, 1560koa a da, burdinezko ontzi batean eginiko sua baino ez zelarik.
1833an Martinus Rørby margolariak Ekaitza dator Skageneko hondartza zaharrean koadroa margotu zuen eta Skageneko argiaz liluratuta Danimarkako margolari garrantzitsuenak etorri ziren koadroak margotzera. 1908an Brøndrumsvej museoa fundatu zen eta 1830 eta 1930 artean Skagenen eginiko 1000 artelanetik gora erakusten ditu gaur egun ere.