Jutlandia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jutlandia penintsula.

Jutlandia[1] (danieraz: Jylland; alemanieraz Jütland) Danimarkako alde kontinentala eta Alemaniako iparraldea (Schleswig-Holstein estatua) barnean hartzen duen Ipar-mendebaldeko Europako penintsula da. Mendebaldean Ipar Itsasoa, iparraldean Skagerrak, ipar-ekialdean Kattegat eta ekialdean Baltikoko daniar uharteak ditu.

29.766 km2 eta 2.257.741 biztanle inguru ditu. Bi herrialde hartzen ditu Jutlandiak Danimarkan: Ipar Jutlandia (Nordjylland, 6.173 km2 eta 483.381 biztanle. Hiriburua: Aalborg) eta Hego Jutlandia (Sønderjylland, 3.938 km2 eta 249.805 biztanle. Hiriburua: Aabenraa).

Jutlandiako lurraldea laua eta hareatsua da eta aintzira txiki asko du. Laborantza zaila da eremu horietan eta asko hedatu da abeltzaintza (behi azienda bereziki). Janari industria, mekanika industria eta ontziolak.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Jutlandia izena bertan V. mendean bizi ziren jutoetatik dator.

Herri zinbriarrak eta teutoiak bizi izan ziren Jutlandian K.a. IV. mendeetatik aurrera. Augustoren garaian erromatarrek hartu zituzten lurralde haiek; ondoren saxoiak, angloak eta jutoak finkatu ziren han, gero Britainiako uharteetara jo zutenak. Daniarrak, vendo eslaviarrak eta vagrioak finkatu ziren han ondoren. Godofredo Jutlandiakoa Karlomagnoren aurka borrokatu zen VIII. mendean; IX. mendean hasi zen Jutlandia kristautzen. XI. mendean Danimarkako koroaren pean geratu zen.

Schleswig-Holstein bere hegoaldeko aldea, historian zehar bai daniarren bai alemaniarren eskuetan izan da. Azkeneko aldaketa Lehenengo Mundu Gerraren ondoren gertatu zen, Danimarka Schleswigeko zati bat (danieraz: Slesvig) lortu zuenean.

[aldatu] Jutlandiako gudua

Lehen Mundu Gerran, 1916ko maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean izan zen itsas gudua, itsas armada ingelesa eta Alemaniako ontzidiaren artean; Ipar itsasoko nagusigoa zegoen jokoan. Ingelesek baino galera txikiagoak izan zituzten alemaniarrek eta aurrez galdutako portu txiki batzuk berreskuratu zituzten, gainera, baina Ipar itsasoko sarrera ontzi ingelesen begiradapean geratu zen eta Atlantiko aldeko biderik gabe geratu ziren alemaniar ontziak.

[aldatu] Demografia

Jutlandiak 29.775 km² azalera du eta 2.491.852 biztanle (2004an). Eskualdeko hiri nagusiak hauek dira:

[aldatu] Erreferentziak

  1. 159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-12-12 

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Jutlandia
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak