Víctor Ullate

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Victor Ullate
Víctor Ullate (2010)

Víctor Ullate (Zaragoza, 1947ko maiatzaren 9a) espainiar dantzaria eta koreografoa da. Ballet klasikoko ikasketak egin zituen Zaragozan. 1961etik 1965era, Antonio Ruiz Solerren konpainiarekin aritu zen Europako zenbait hiritan dantza-emanaldiak eskaintzen, hainbat maisurekin ballet-ikasketak sakontzen zituen bitartean. 1966tik aurrera, Ballet du XXe siècle konpainian aritu zen. 1978an, Espainiako Ballet Klasiko Nazionalaren zuzendaritza hartu zuen, bere emazte Carmen Rocherekin batera, dantzaria eta irakaslea hura ere. 1983ra arte, talde horretako zuzendari artistiko gisa aritu zen, eta, gero, Víctor Ullate izeneko dantza-eskola eta balleta sortu zituen, hurrenez hurren. 1989an, Dantzaren Sari Nazionala eman zioten. Dantzari bakarlari eta lehen dantzari gisa, Béjarten koreografiak interpretatu ditu, batez ere: Romeo eta Julieta, Ez lore ez koroa eta Koreografia-eskaintza. Halaber, paper nagusiak jokatu ditu hainbat eta hainbat ballet klasikotan: Beltxargen aintzira eta Loti ederra lanetan, esaterako. Koreografo gisa egin dituen lanen artean, aipagarriak dira Fernando Sorren Sentimenduak, Mendelssonen Egunsentia, J. Massoren Sustraitzea, B. Hermanen Psikosia eta F. Chuecaren Madrildik zerura. Beste zenbait obra: El Amor Brujo (1994), Don Quijote (1997), Coppelia (2008) eta El arte de la danza (2010).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]