Viktoria Marinova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Viktoria Marinova
Bizitza
JaiotzaBulgaria1988ko irailaren 7a
Herrialdea Bulgaria
HeriotzaRuse2018ko urriaren 6a (30 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Hezkuntza
Hizkuntzakbulgariera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea

Facebook: 1778126739 Edit the value on Wikidata

Viktoria Marinova[1] (bulgarieraz: Виктория Маринова; Bulgaria, 1988Ruse, Bulgaria, 2018ko urriaren 6a) bulgariar ikerketa kazetaria izan zen.[2] Bortizkeriaz hil zuten 2018ko urrian, telebistan ustelkeria kasuen berri zabaldu eta gutxira.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bulgariako TVN telebista-kateko zuzendari administratiboa zen Ruse hirian. 2018ko urriaren 6an erail zuten.[2][3] Detector telesaioko aurkezle eta zuzendaria zen 2018an, eta Europako laguntza funtsen % 30-40 ustelkerian eta eroskerian galtzen bide zirela ikertzen zebiltzan bi kazetari gonbidatu zituen bere azken programara.[4]

Bortxatuta eta bortizki eraila agertu zen Rusen. Europako Batzordeak kasua gertutik jarraituko zuela adierazi zuen.[4] 2019ko apirilean, Marinovaren hiltzaileari, atzeman ondoren, 30 urteko espetxe zigorra ezarri zioten haren bortxaketa eta hilketagatik. Ez dirudi hilketak Marinovaren ikerketekin batere loturarik izan zuenik.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Bulgaria
Artikulu hau Bulgariako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.