Villard de Honnecourt
Wikipedia(e)tik
Villard de Honnecourt XIII. mendeko frantses arkitekto eta marrazkilaria izan zen. 33 orriz osaturiko krokis-bilduma batengatik da ezaguna, batez ere. Eraikuntza, gerrarako makineria, gudu-pasarteak, borroka-pasarteak, animalien azterketak, biluziak eta erlijioari buruzkoak bildu zituen aipatutako liburuan. Europan zehar ibili zen bidaietan eta Cambraiko katedralaren eraikuntzan parte hartu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.