Vis plastica

Wikipedia, Entziklopedia askea

Vis plastica, naturak fosilak sortzen zituela uste izanaren ondorioz, hark, fosilak sortzeko erabiltzen zuen indar moldeatzailea da. Hau da, materia inorganikoak (adb. buztinak) materia organikoa (adb. marraskiloa) imitatzeko tendentzia duela defendatzen zuen teoria, Avicena mediku arabiarrak Erdi Aroan sortua fosilen esistentzia azaltzeko.

XIX. mendean, Charles Darwinen aurreko eboluzioaren teoriek, kreazionismo eta fixismoaren defendatzaileen aurrean froga sendoak erakusten zituzten: fosilak. Honen aurrean, teoria ezberdinak proposatu ziren, horietatik landuena, Georges Cuvierren katastrofismoa.

Vis plastica teoria, askoz inuxenteagoa da, soilik, fosilak, naturaren kutixiak zirela uste zuen, izaki bizidunak izatea simulatzen zuten harriak, kimera ezinezkoak. Teoria honek ez zuen defendatzaile askorik izan zientzialarien artean, erraz gezurtatu baitzitekeen, batzuk, egungo objektuak irudikatzen zituzten fosilak sortuz defendatzen saiatu ziren arren, naturaren kutixia frogatzeko, laster asko argitara eman zen trikimailua.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]