Kreazionismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kreazionismoa erlijio dogmetan oinarritutako sinesmen bat da. Kreazionistek diote Lurra eta izaki bizidun guztiak Jainkoren batek sortu zituela, eta guztiek izaera teleologikoa dutela, hau da, helburu jakin bat dutela plan orokor baten barruan.[1] Kreazionismoan abrahamdar erlijioak ez ezik, argudio sasi-zientifikoak emanez eboluzioaren aurka agertzen diren guztiak ere sartzen dira.[2]

Kreazionismoa Ameriketako Estatu Batuetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charles Darwinek eboluzioaren teoria plazaratu zuen unetik beretik, Ameriketako Estatu Batuetako erlijio-fundamentalistak eboluzionismoaren kontrako gatazkan ari dira, deabruaren lana eta materialismo komunistaren Troiako zaldia dela uste baitute. Haien iritzira, Bibliaren esanak ere (edo haiek egindako interpretazioak) irakatsi behar dira eskoletan. Bibliaren esanei jarraituz, munduak lau mila urte baino ez lituzke izango, eta animalia guztiak eta landare guztiak Jainkoak sortuak eta Noek uholdetik salbatuak izango lirateke.

1981ean Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuak Balance Treatament Act izeneko legea onartu zuenean, kreazionistek gudua irabazita zutela zirudien. Lege horrek zioenez, bi ikuspuntuak modu orekatuan irakatsi behar ziren eskoletan. Baina lege hori errekurritua izan zen Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenean, eta auzitegi horrek baliorik gabe utzi zuen. Auzitegi Gorenak ebatzi zuen kreazionismoa erlijio sinesmena dela; eta eboluzionismoa, zientzia. Estatu Batutako Konstituzioaren arabera legeak sinesmen erlijioso jakin bat bultzatzerik ez duenez, legea antikonstituzionala da.

Erabaki horren bidez, eragotzi egin da 1927an gertatutakoa berriz gertatu ahal izatea; orduko hartan, Tennesseeko estatuak Scopes abizeneko Natura Zientzietako irakaslea auzitara eraman zuen, eboluzionismoa irakasteagatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kreazionismo Aldatu lotura Wikidatan
  1. (Ingelesez) Hayward, James L. (1998), The Creation/Evolution Controversy: an Annotated Bibliography, Scarecrow Press/Salem Press, ISBN 0-8108-3386-7
  2. (Gaztelaniaz) Ayala, Francisco J. (2007), Darwin y el Diseño Inteligente, Alianza Editorial, ISBN 978-84-206-4822-4